Gazte Inauteriak ospatuko dituzte bihar Plentzian

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 6a, 16:11

Eskualdeko gainontzeko herrietan mo­zo­rro dantza bukatu da; mar­­­­­txoaren 7an, zapatuan, ospatuko du­­­­­­­te, ostera, Plentzia eta Gorlizko Gazte Inau­terien zazpigarren edizioa. Itsasoa izan­go da mozorrotzeko aurtengo gaia. Ho­rren­bestez, 13:00etan hasiko dituzte os­­­­­pa­­­kizunak Plentziako Astillero pla­­­zan, txupina botaz.

Ostean, alde za­ha­rretik triki-poteoan abiatuko dira, 15:00etan frontoira heldu eta bertan baz­ka­ria egingo dute. Bazkalostean bingoa eta gin­­­kana egingo dituzte (17:00), Ttek elektrotxarangak joko du (20:00), eta sariak banatuko dituzte. Azkenik, Andergraund eta Urrats taldeek kontzertua emango dute Da­non­tzat gaztetxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun