Danontzat gaztetxea “behin betiko” izango dela ospatuko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 12a, 16:03

Plentziako hondartza alboko ontzi-gela izan zena Danontzat gaztetxeko neska-mutilei “behin betiko” uztea erabaki zuen maiatzaren 18an Udalbatzak. Hala, ekainaren 13an, zapatua, ospakizuna egingo dute gazteek. 19:00etatik aurrera elektrotxaranga ibiliko da herriko kaleetan; eta 21:00etan argazki erraldoia egingo dute gaztetxean.

“Lortutakoa herritar denek ikus dezatela gura dugu; elkarteak, musika-taldeak, kuadrillak eta gaztetxetik pasa den jendea gonbidatu gura ditugu”, adierazi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun