Danontzat gaztetxeak badu zer ospatu oraindino ere

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 18a, 16:53
Danontzat gaztetxearen artxiboko irudia.

Bere hirugarren urtemuga ospatzeko ekitaldietan murgilduta dago egunotan Plentziako Danontzat gaztetxea. Hilaren 11n hasi zituzten ospakizunak, baina oraindino ere badago zer egin gune autogestionatuan. Gaur, barikuan, Euskal Herriko musikaren inguruko hausnarketa egingo dute, 19:00etan, "Musika Euskal Herrian: iragana, oraina eta etorkizuna" izeneko mahai-inguruagaz. Horretan, Josu Larrinaga EHUko irakasleak gidatuta, honakoek parte hartuko dute: Juantxo Arakama (Glaukoma), Txerra Bolinaga (RIP), Oliba Gorriak taldeak eta Taupaka elkarteak, besteak beste.

Hurrengo egunean, zapatuan, egun osoko egitaraua prestatu dute: Lip Dub-a grabatuko dute 19:00etan; segituan, "txalapoteoan" ibiliko dira. Ondoren, 21:30ean, ekitaldia egiteko. Gauean, 22:00etan, tripak asetzeko afaria egingo dute, eta azkenik, DJ Jo Ta Txok musika ipiniko du, 00:30etik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun