Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko itsas martxa egingo dute uztailaren 31n

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 21a, 16:20
Antzeko mobilizazioa Algortako Ereaga hondartzan, artxiboko irudian.

Urtero legez, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko hondartzetako mobilizazioakaz bat eginez, itsas martxa egingo dute datorren domekan, uztailaren 31n, Plentzian. Horretarako, antolatzaileek 30 piragua bikoitz jarriko dituzte eskuragarri, eta horiek erabiltzeko aldez aurretik egin beharko da erreserba, binaka, 610 974 834 telefono zenbakira deituta. Itsas martxa, zein Etxeratek paseotik burutuko duen manifestazioa, eguerdiko 12:00etan aterako da Plentziako metro geltokitik.

Mobilizazioaren ostean, Plentzia eta Gorlizko Danontzat gaztetxean parrillada, elektrotxaranga, pintxoak eta beste hainbat sorpresa egongo direla iragarri dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun