Prestatutako janariak saltzen dituzten kamioen azoka egongo da Plentzian aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 11a, 10:00

Bariku arrastian hasi eta astelehenera bitartean prestatutako janaria saltzen duten kamioien azoka egongo da Plentziako Astillero plazan. Food Truck Market delakoa 18:00etan zabalduko dute hilaren 12an, eta astelehenera arte mota askotariko jakiak probatzeko aukera eskainiko dute kamioi-sukaldeek.

Azokak iraun bitartean musika-emanaldiak, berbaldiak, umeentzako jolasak, dastatze-ekitaldiak ere egongo dira.

Plentziako Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu die egunotan hiribildura hurbiltzen direnei; hondartza-sasoiak eta antolatutako hainbat ekitaldi direla-eta, udan aparkatzeko egon ohi diren aparkatzeko arazoen aurrean pazientzia eskatu du Udalak.
 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun