Mausitxa, Ipiñaburu eta Insausti, Idiazabal gazta onenak Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 25a, 18:13
Saridunak eta udal arduradunak, Plentziako elizaren atarian. © IDIAZABAL GAZTAREN JATORRI DEITURA BABESTUA

Pasa den domekan, Plentziak hartu zuen Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren 27. edizioa. Epaileen erabakiz, lehenengo saria Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztarentzat izan zen. Bigarren geratu zen Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegia eta Ordiziako Joxeba Insaustik hirugarren saria jaso zuen.

Lehenengo ediziotik egin legez, hiribilduko lehiaketa Plentziako Udalaren eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deitura Babestuaren elkarlanaren ondorioa da. Ekimena Plentziako Eliz plazan gauzatu zen, arrakasta handiz, "giro onak markatutako egunean", antolatzaileek azaldu dutenez.

Eguerdi aldean, Epaimahaia bederatzi kidek osatu zuten: Idiazabal Jatorri Deiturako Dastatze Batzorde Ofizialaren kide batek eta Bizkaiko gastronomiaren, kazetaritzaren eta gizartearen bina ordezkarik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun