Pradera omenduko du Plentziaclassic-ek domekan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 9a, 10:42
Auto klasikoak elkartzen dira urtero Plentzian.

Sanantolinak igaro ostean, rallyetako auto klasikoek hartuko dute Plentziako erdigunea. Izan ere, Ibilgailu Klasikoen Lagunen Elkarteak Plentziaclassic ekimena egingo du hilaren 11n, domekan. Hala, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean, rallyetako auto klasikoen erakusketa egongo da Eleiz plazan. Era berean, Juan Carlos Pradera auto gidariari gorazarra egingo diote, 12:30ean. Horren ondoren, garaikurrak, diplomak eta opariak banatuko dituzte. Azkenik, 13:30etik 15:00etara arte ogitartekoak banatuko dituzte ekimenean parte hartzen duten guztien artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun