Rosa Díaz Garcíaren "Leku eta Bazterrak" erakusketa ikusgai dago Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 11a, 17:28

Atzotik hasita, hilaren 23ra arte bisitatu daiteke Goñi Portalen Rosa Díaz Garcíaren "Leku eta Bazterrak" erakusketa. Horretan, ekimenerako bereziki margotutako 12 urmargo eta aldez aurretik egindako 19 akriliko ikus daitezke.

Artistak azaldu duenez, "Plentzia herria oso polita da, eta urmargoetan bazter politak erakutsi nahi izan ditut". Akrilikoen kasuan, berriz, bertakoak eta inguruko lekuak aurkezten ditu, hala nola Gaztelugatxe eta  Dulantziko trikuharria.

Margoen erakusketa astelehenetik domekara arte bisitatu daiteke, Plentziako Goñi Portalen, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun