Joan den barikuan, hilaren 4an, Hozkailu Solidarioa inauguratu zuten Plentziako udaletxearen arkupeetan. Zortzi hilabete eman dituzte proiektua gauzatzeko eta, azaldu dutenez, "helburua janariaren xahutzeari aurre egitea da". Horrenbestez, edozeinek erabil dezake hozkailua, janaria uzteko zein hartzeko. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko kartelak ipini dituzte hozkailuaren ondoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!