Andra Mari bidea urbanizatzeko lanak egiten hasi dira

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 2a, 13:42
Andra Mari bidearen proiektua. © PLENTZIAKO UDALA.

Plentziako Andra Mari bidearen ingurua berritzeko obrak martxan daude. Horietan saneamendu- eta argiteria-sareak zaharberrituko dituzte, baita espaloiak eta Kristo enparantza egokitu ere.

Lanok hiru hilabeteko irautea aurreikusi dute arduradunek. Horietan diharduten bitartean, autoen noranzkoan aldaketak egongo dira, elizaren eta Portaleta zein Gaminiz kaleen inguruetan. Horregaz guztiagaz, Andra Mari bidea urbanizatuko dute, oinezkoentzako espaloiak ipiniz. Horren helburua da inguru horrek oinezkoentzako eremuak irabaztea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun