Ekonomia  Plentzia 2017-03-22 13:50

Bost lanpostu eskainiko ditu Plentziako Udalak udarako

Udaberriaren etorreragaz batera, udara begira egongo da bat baino gehiago. Hori dela eta, aurton ere, Plentziako Udalak udako lau hilabeteetarako Arpillao aparkalekurako 3 zaintzaile, eta hondartzako komunen kudeaketaz eta garbiketaz arduratzeko 2 lanpostu sortzeko oinarriak onartu ditu. Hala, lanpostu horietako bat lortu gura duten denek apirilaren 3ra arte izango dute aukera behar diren agiri guztiak bete eta udaletxean aurkezteko, eguerdiko 14:00ak baino lehen.

Bost lanpostu eskainiko ditu Plentziako Udalak udarako
Arpillao aparkalekuaz eta hondartzako komunen kudeaketaz eta garbiketaz arduratzeko jendea beharko dute. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kontratuak lau hilabetekoak izango dira, ekainaren 1etik irailaren 30era arte. Lanaldiak zerbitzuak dituen premien arabera ezarriko dira, txandakako ordutegian, astelehenetik domekara: aparkalekua 09:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 01:00etara; eta komunak, 10:00etatik 15:00etara eta 15:00etatik 20:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa