Koronabirusa Uribe Kostan

Bide publikoak garbitzen dabil Plentziako Udala, gune publikoak desinfektatzeaz gain

Unai Brea 2020ko api. 6a, 20:34
Edukiontzi beilegi berria ipini dute Gatzamine auzoan. © PLENTZIAKO UDALA

Espaloietatik eta bide publikoetatik belarrak eta bestelako landareak kentzen dabiltza Plentziako kale-garbitzaileak, Udalak jakinarazi duenez. Egunotan Txipio auzoan ari dira lan hori egiten. Gainera, edukiontzi hori bat ipini dute ikastetxeen aurrean, Gatzaminen. 

Datozen asteetan txukunketa-lanak udalerri osora zabalduko direla iragarri du Elixabete Uribarri alkateak. "Gogoratu behar da Udalak, gune publikoen higienea ezin hobea izan dadin eta egon litezkeen COVID-19aren arrastoak kentzeko asmoz, bide publikoen  garbiketa- eta desinfektatze-zerbitzuak indartu zituela duela aste batzuk, batez ere pertsona gehien ibiltzen den eremuetan", esan du udal-gobernuak.

Gehien garbitzen diren eremuetako batzuk Astilleroko eremua, igogailu publikoak eta edukiontziak dira. Azken horiei dagokienez, Garbiker enpresagaz berba egin ostean plastiko-bilketa indartu duela adierazi du Udalak, Gatzamineko hiru ikastetxeen aurreko aldean edukiontzi beilegia ipiniz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun