Jendartea 2008-08-14 19:37

Plentziako hondartzak kalitatearen eta ingurumenaren ziurtagiriak bermatzen dituen bandera jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Plentziako hondartzak lortu dituen Kalitatearen UNE EN ISO 9001/2000 eta Ingurumenaren UNE EN ISO 14001/2004 ziurtagiriak bermatzen dituen bandera jasoko du datorren asteartean, abuztuak 19, bertoko udaletxean 11:00etan hasiko den ekitaldi batean, udal iturriek gaur iragarri dutenez. Plentziako Udala Bizkaiko hondartzak kudeatzeko Integrazio Sistemaren barruan dago. "Kalitatezko zerbitzuak eskaintzeaz gain, gune hauetako ingurumenaren babesa ere bermatzen du sistema honek. Kasu honetan, hondartzaren erabilera eta bere ingurumenerako babesa bat egiten dute, eta lan horri guztiari esker lortu du Plentziako hondartzak aipatutako bandera", azaldu dutenez. Plentziako udaletxeko areto nagusian ospatuko den ekitaldira erakunde ezberdinetako hainbat ordezkari bilduko direla jakinarazi dute. Argazkian, Plentziako hondartza / nushh
  Jendartea 2008-08-07 12:20

Fidantza ordainduta aske gelditu da adingabekoei sexu erasoak egitea egotzitako kirol begiralea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Behin astearte gauean epailearen aurrera eramanda, fidantza ordaindu eta gero aske utzi dute 28 urteko A.P.S., "El Correo Español" egunkariak gaur zabaldu duenez. Aipatu hedabideak adierazi zuen atzokoan mutila egun horretan bertan atzeman zutela Plentzian, zenbait adingaberi sexu askatasuna urratzea leporatuta, Atxilotutako laguna udalerriko kirol klub pribatu bateko begiralea da eta saskibaloi eta futbol partidak antolatzen ditu umeentzat. Gurasoek jarritako salaketaren ondorioz atxilotu zuten. Adingabeko batzuei sexu gehiegikeriak egin dizkiela susmatzen dute aita-amek.
  Jendartea 2008-08-06 13:42

Kirol begirale bat atxilotu dute Plentzian adingabekoei sexu erasoak egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 28 urteko A.P.S. atxilotu zuen atzo Plentzian, zenbait adingaberi sexu askatasuna urratzea leporatuta, "El Correo Español" egunkariak gaur zabaldu duenez. Antza, atxilotutako laguna udalerriko kirol klub pribatu bateko begiralea da eta saskibaloi eta futbol partidak antolatzen ditu umeentzat. Gurasoek jarritako salaketaren ondorioz atxilotu dute. Adingabeko batzuei sexu gehiegikeriak egin dizkiela susmatzen dute aita-amek. Gauzak horrela, atzo goizean, Neguriko ertzain-etxera eraman zuten A.P.S. eta bertan espetxeratu epailearen aurrera eraman arte.
  Kirolak 2008-07-11 19:14

Ganekogorta mendira igoko dira igandean Matrako mendi taldekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Plentziako Matrako mendi taldeak Bilboko Hegoaldeko mendilerroan dagoen Ganekogorta mendirako (998 metro) irteera egingo du igande honetan, hilak 13. Horrenbestez, txangoa goizeko 8:00etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, ez da izena eman behar, baina hitzordura puntual agertu behar da. Bestalde, jakinarazi dutenez, Ganekogortarako txangoan Pagasarritik igaroko dira. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).
  Jendartea 2008-06-04 21:10

Uholdeek kaltetutakoei hainbat argibide eman dizkio Plentziako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aseguru etxeekin harremanetan egon ostean, uholdeek kaltetutakoaei hainbat argibide eman dizkie Plentziako Udalak, erreklamazioak nola aurkeztu jakin dezaten. Lehenik eta behin, bakoitzak bere aseguru etxeari etxebizitza, auto, denda edota ostalaritza establezimenduetan izandako kalteek berri emateko eskatu diete herritarrei. Horrekin batera, argazkiak edota galeren zerrenda aurkeztea gomendatu die plentziarrei tokiko erakundeak. Baita notari akta egin ere, kalteak oso handiak (lurjausiak, harresietako kalteak...) badira. Azkenik, guzti horren kopia udal bulegoan ere aurkezteko eskatu diete auzotarrei, beharrezko neurriak hartzeko, jasotako kalteen zenbaketa eskatu balu Eusko Jaurlaritzak edota Bizkaiko Foru Aldundiak.
  Jendartea 2008-05-30 16:30

AHTri buruzko formakuntza jardunaldia egingo du arratsean Plentziako Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Donostian AHTren aurkako nazio manifestazioa egiteko bezperan, gaur, Plentziako Gazte Asanbladak Abiadura Handiko Trenari buruzko jardunaldia burutuko du arratsaldeko 5etatik aurrera, Goñi Portal kultur aretoan. Eguneko helburuak eta parte hartzaileak aurkeztu ondoren, AHTren Aurkako Asanbladak hitzaldia emango du. Horren ostean, 18:30ak aldera, "Fermar e possible" bideoa proiektatuko dute. Bertan, Val di Susa bailaren esperientzia kontatzen da, non bertako biztanleek hainbat urteetako oposizio aktiboaren bitartez, Abiadura Handiko Trena oraingoz gelditzea eragin duten. Bideoak zor dezakeen eztabaidarekin jarraitzeko askaria egingo dute jardunaldia amaitu baino lehen. Argazkian, Val di Susako auzokideek Italiako Carabinieriei aurre egiten mobilizazio batean / Alecresta.
  Politika 2008-05-22 21:28

Bere buruarekin "ekintza krudela" egin dutela salatu du Fernando Etxegaraik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berari gertatutakoa "surrealistatzat" jo du Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" preso politiko ohia. Bere buruarekin "ekintza krudela" egin dutelakoan eta espainiar Estatuko legeen arabera hori "erabat ilegala" delakoan dago. Kalean hiru hilabete eman eta maiatzaren 6an berriro kartzeleratu ondoren, epaileak abokatuek aurkeztutako errekurtsoa onartuta, astelehen iluntzean atera zen A Lamako espetxetik (Pontevedra, Galizia, Espainia) Etxegarai. Erabakia hartzeko, Kode Penal berria aplikatuta, 20 urteko kondena zegokiola zehaztu zuen epaileak. Plentziarrak, baina, ia 21 urte egin ditu preso. Etxegarai Donostian izan da, Asier Birunbrales Amnistiaren Aldeko Mugimenduko eledunarekin eta presoen senideekin emandako prentsaurrekoan. Argazkian, iragarri bezala, astelehenean, 22:00ak aldera heldu zen Loiuko aireportura plentziarra / Piztu!
  Jendartea 2008-05-20 22:52

Gizon bat atxilotu dute Plentzian bikotekidea jo duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goizaldeko ordu bat eta erdiak aldera, FJ.H.A., 35 urteko atxilotu du Plentzian Ertzaintzak, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, herritar batek Ertzaintzaren Koordinazio Zentrora deitu du etxebizitza batean eztabaida handia izaten ari zelako. Patruila auto bat bertaratuta, begi batean kolpe bat eta alde batean mina zuen emakume batekin jarri dira harremanetan polizia autonomikoak. Biktimak agenteei esandakoaren arabera, bikotekideak (etxe barruan zegoen) iraindu egin du eta, ondoren, ukabilkada bat eman dio aurpegian eta ostikadak gorputz osoan. Anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du emakumea, eta gizonezkoa atxilotu egin dute.
  Politika 2008-05-20 21:56

Etxean da Fernando Etxegarai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Epaileak abokatuek aurkeztutako errekurtsoa onartu eta gero, atzo iluntzean atera zen A Lamako espetxetik (Pontevedra, Galizia, Espainia) Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" plentziarra. Albistea pozarren hartu duten arren, "zegokiona baino urtebete gehiago beteta" aske geratu dela salatu du Askatasunak. Kode Penal berria aplikatuta, 20 urteko kondena dagokiola zehaztu du epaileak. Etxegaraik, baina, ia 21 urte egin ditu preso. Bide batez, "gaur bertan eta inolako baldintzarik gabe, bizi osoko espetxe zigorra aplikatu zaien euskal preso politiko guztien askatasuna" aldarrikatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, iragarri bezala atzo 22:00ak aldera heldu zen Loiuko aireportura plentziarra / Piztu!
  Politika 2008-05-19 21:01

Fernando Etxegarai plentziarra aske geratuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" plentziarra "une batetik bestera" aske geratuko dela jakinarazi du Askatasunak, epaileak onartu egin duelako defentsaren helegitea. Epaileak dio Espainiako Zigor Kode berria ezarrita, Etxegarairi 20 urteko kartzela zigorra dagokiola, ez gehiagokoa. Ia 21 urte egin ditu espetxean. Preso politikoa urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Gauzak horrela, maiatzaren 6an atxilotu zuten berriro eta, Basauriko espetxean eduki ondoren, berriro eraman zuten A Lamara. Piztu! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa izeneko bitakorako kideek jakinarazi dutenez, Loiuko aireportuan egingo diote lehenengo harrera, 22:00ak aldera. Argazkian, atxiloketaren egun berean 80 bat auzokidek egin zuten manifestazioa Plentzian.
  Politika 2008-05-12 20:39

Fernando Etxegarai Euskal Herritik atera dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" plentziarra maiatzaren 6an atxilotu eta Basauriko espetxera eraman zuten. Ostiralean, ordea, dagoeneko Basaurin ez dagoela eta beste espetxe batera eraman dutela jakin zuten bere familiarrek, nora eraman duten esan ez zieten arren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu zuenez. Esan bezala, astearte goizean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoa. Etxegarai urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Argazkian, atxiloketaren egun berean 80 bat auzokidek egin zuten manifestazioa Plentzian.
  Politika 2008-05-07 00:11

Basauriko espetxean dute preso Fernando Etxegarai "Pinki"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" preso ohia eta gaur goizetik aurrera "Parot doktrina" aplikatu dioten Plentziako gatibu berria Basauriko espetxean dago uneotan, Espainiako Polizia Nazionalak senideei esandakoaren arabera. Horrela jakinarazi dute 80 bat auzokidek "21 urte bahituta eta berriro kartzelara. Aski da!" eta "Zure borroka, gure eredu. 'Pinki' askatu!" leloen pean Plentziako kaleetatik burutu duten manifestazioa bukatu ostean. Argitu dutenez, Espainiako Polizia Nazionalak gozieko 8ak aldera atxilotu du Etxegarai bere etxetik Plentziako metro geltokiraino dagoen tartean. Izan ere, mendi txango batera joateko geldituta zegoen "Pinki", baina ez da horra agertu, Bilboko Indautxu auzoko komisariara baizik. Bertatik, senideek jasotako informazioari jarraikiz, Getxoko Justizia Jauregira eraman dute eta bertan zeudela Madrilera deitu dute Etxegarairekin zer egin behar zuten galdetzeko. Erantzuna ei da izan hurbilen dagoen kartzelera, Basaurira, eramateko.
  Politika 2008-05-06 17:42

Etxegarairen eta Barakaldoko 5 gazteren atxiloketak salatu ditu Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itzubaltzeta / Romoko Segi taldeak gaur goizean Fernando Etxegarai Plentziako preso ohia eta Barakaldoko bost gazte atxilotu izana deitoratu egin du. Gazte erakundeak hitz gogorrak izan ditu Ertzaintzarentzat eta gaur goizean Mikel Petuya, Sendoa Jurado, Unai Frias, Hector Franco eta Gorka Serna "herri-borrokan zerikusia duteneko akusaziopean" atxilotzeagatik Espainiako Auzitegi Nazional "faxistaren" aginduak betetzea leporatu dio, besteak beste. Era berean, iluntzeko 20:00etarako Barakaldon antolatu den manifestazioarekin bat egiteko eta datozen egunotan egin daitezkeen ekitaldietara gehitzeko deitu du Segik. Argazkian, ertzainak gaur goizean Barakaldon / Herrikolore.
  Politika 2008-05-06 13:53

Fernando Etxegarai plentziarra atxilotu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiako Poliziak gaur goizean atxilotu du Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoa, Piztu! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa izeneko bitakorako kideek jakinarazi dutenez. Etxegarai urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Atxiloketa salatzeko, arratsaldeko 8etan, enkartelada izango da Plentziako Piruli plazan. Argazkian, "Euskal Herrian libre bizitzeko" duen eskubidea aldarrikatu zuen Etxegaraik, apirilaren 3an Donostian izandako prentsaurrekoan.
  Politika 2008-04-29 19:05

Alfontso Etxegarai deportatuaren amari azken agurra emango diote gaur Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Antonia Atxirika Bilbao, Afrikako Sao Tome irlan deportatuta dagoen Alfontso Etxegarairen ama atzo, astelehenena, hil zen Plentzian, 74 urte zituela. Piztu! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa izeneko bitakorako kideek jakinarazi dutenez elizkizunak gaur arratsaldeko 7etan egingo dituzte, Plentziako elizan. Alfontso Etxegarai 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen, Espainiako zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek bahituta zegoen Juan Pedro Guzman Athleticeko zuzendaritzakideari buruzko informazioa lortzeko torturatu zezaten.
  Politika 2008-04-14 22:42

Dozenaka lagunek eman diote azken agurra Javier Larreategi "Atxulo" ETAko kide historikoari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Dozenaka senide, lagun eta herritar bildu ziren joan den larunbatean, apirilak 12, Gorlizko Astondo hondartza inguruetan, hiru egun lehenago minbiziak jota Bilbon hil zen Javier Larreategi Cuadra "Atxulo" ETAko kide historikoari azken agurra emateko. Ekitaldia xumea izan zen herenegun eguerdikoa: etxekoek hitza hartu eta Itzubaltzetako Bertso Eskolako lagunek egin zuten kantu ondoren; azkenean Larreategiren errautsak Kantauri itsasora botatzeko. Ezker abertzaleko aurpegi ezagunik ez zen falta izan ekitaldian. Bertan izan ziren Xabier Zubizarreta Arrasateko alkate izandakoa eta Koldo Gorostiaga eurodiputatu ohia, besteak beste. Parot doktrina aplikatu ostean, bilatu eta atxilotzeko agindua emanda duen Fernando Etxegarai "Pinki" auzokide eta preso ohi plentziarra ere bertan zen. Argazkian, Javier Larreategi “Atxulo” aulkian eserita, Fernando Etxegarai lagun minaren ondoan, honen ongi-etorrian, Barakaldon, urtarrilaren 6an / Etengabe.
  Politika 2008-04-11 15:02

Javier Larreategi "Atxulo" ETAko kide historikoari azken agurra emango diote bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar, larunbata, goizeko 12etan, Javier Larreategi Cuadra "Atxulo" ETAko kide historikoari (argazkian, antzinako erretratu batean) azken agurra emango diote senideek, lagunek eta herkideek Plentziako Astillero plazan, gaur elizkizunak Indautxuko elizan egingo direla. Larreategi herenegun hil zen bere jaioterrian, Bilbo, minbiziak jota, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, "Atxulo" 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari. Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Parisera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon.
  Politika 2008-04-07 16:30

Bizi arteko zigorraren aurka kaleratu dira ehunaka lagun Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Euskal Herriak askatasuna behar du" lelopean, Plentziako eta inguruko herrietako 300 bat auzokideek Fernando Etxegarai eta beste 26 presori "bizi arteko zigorra" ezarri dietela salatu zuten atzo Astillerotik abiatutako manifestazioan. Besteak beste, martxan ez ziren falta bilatu eta atxilotzeko agindua emanda duen Etxegarai auzokide eta preso ohiarekiko, epaituko dituzten Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kideekiko zein Anjel Figueroa eta Jon Bilbao Moro presoekiko elkartasun adierazpenak. Era berean, Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaia edo Parot doktrinaren eta errepresioaren aurkako mezuak zein amnistiaren aldeko leloak eta herritar, eragile eta erakundeei zuzendutako deiak entzun ziren, presoen eskubideen bermerako konpromisoak har ditzaten. Bere aldetik, Fernando Etxegaraik manifestazioan parte hartu zuen, agindu zuen bezala atxilotu arte bizitza normala egiten ari baita Auzitegi Nazionalak askatu eta hiru hilabetera espetxe zigor osoa betearazteko atxilotze agindua sinatuta duen arren. Martxa batzokitik igaro zenean krispazio uneak izan ziren, hainbat lagunek EAJri "espainiarra" izatea leporatu ziotenean. Argazkia: Askatu.org.
  Kirolak 2008-04-05 00:27

Ibilaldi neurtua egingo dute igandean Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igande honetan, hilak 6, goizeko 8:30etik aurrera Plentziako Astillero plazatik abiatuko da Gaminiz eta Txitxirripatxarra kultur taldeek eta Udalak antolatutako Plentziako ibilaldi neurtuaren XXI. edizioa. Ohikoa den bezala bikoteka egingo da martxa. Antolatzaileen arabera, proba 12:30ak aldera amaituko da Gane mendatea, Urduliz, Butroe eta Abanikoa atzean utzi eta hogei bat kilometro egin ostean. Butroen, gainera, jakiak, edariak eta indarrak hartzeko gunea izango da, horretarako parte-hartzaileek hogei minutu izango dituztela. Ibilbidea nagusiki asfaltotik igaroko da eta aldapa gora amaituko da. Haur eta gaztetxoen ibilaldia berriz, 10:00etan irtengo da, aurten burutuko den bigarren edizioan ia hamar kilometro zeharkatuko dituztela. Atal honetako parte-hartzaileek ezin izango dute 10 urte baino gehiago izan. Urtero legez, izen-ematea proba hasi baino lehen egin ahal izango da. Argazkian, Piruliko puntan dagoen Plentziako bandera.
  Politika 2008-04-03 20:41

"Euskal Herrian libre bizitzeko" duen eskubidea aldarrikatu du Fernando Etxegaraik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur goizean Donostian eskainitako prentsaurrekoan, PSOEk "euskal preso politikoak fisikoki akabatzeko apustua" egin duela salatu du Askatasunak eta EAJ eta NaBai bezalako alderdien "erantzunkizunak" mahai gainean jarri ditu, Askatu.org webguneak zabaldu duenez. "Preso politikoen kolektiboa zatitzea eta presoak suntsitzea helburu duten neurriak" hartzen ari direla salatu du errepresioaren aurkako erakundeak eta hor kokatu ditu, besteak beste, "bizi arteko zigorra" eta preso gaixoak espetxean mantentzea. Gaurko agerraldian, Fernando Etxegaraik ere parte hartu du. Plentziarra kartzelan 21 urte bete eta urtarrilean kaleratu ostean berriro atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman dute. Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri nahi diote. Etxegaraik, baina, "Euskal Herrian libre bizitzeko" duen eskubidea aldarrikatu du eta hemendik aurrera horri lotuko zaiola adierazi du, bizitza normala egingo duelarik. Halaber, berak, eta euskal preso politikoek bizi dituzten "injustiziak" salatu ditu. Horrenbestez, egun hauetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, ostiral honetan, apirilak 4, herri guztietan egingo dituzte mobilizazioak, 20:00etan. Igandean, berriz, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan. Argazkian, Etxegarai gaurko prentsaurrekoan.

Nabarmenak

Zorion agurrak