Kultura 2005-06-03 22:36

Uribe Kostako Mankomunitateak udalekuak egingo ditu Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udaleku irekiak antolatuko ditu, uztailaren 5etik 15era bitartean, Plentziako herri ikastetxean. Ordutegia 10:00etatik 18:30era izango da. Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen erroldaturiko neska-mutilak (6-12 urte) izena eman ahal izango dute bertan. Horretarako epea ekainaren 16 arte egongo da zabalik eta 90 eurokoa da prezioa. Informazio gehiago jasotzeko: 946762674. Euskera Zerbitzua (Gatzarriñe, 2-4 Sopela / Ordutegia: 9:00tik 13:00ak arte).
  Jendartea 2005-05-20 22:24

Plentzia eta Bilboko hiru gazte atxilotu dituzte taberna batean lapurtzen ari zirela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 22 eta 27 urte bitarteko Plentzia eta Bilboko hiru bizilagun atxilotu ditu gaur goizaldean Ertzaintzak, ustez, Bizkaiko hiriburuko Arbolantxa kaleko taberna batean lapurtzen ari zirela. Polizia iturriek emandako datuen arabera, 5:30ak aldera jaso dute abisua eta, bertara joandakoan, establezimenduaren aurrean aparkatutako furgoneta eta, antza, zelatan zegoen lagun bat atzeman dute ertzainek. Pertsiana bortxatuta zegoela ikusita, susmagarria identifikatzera abiatu dira polizia agenteak. Taberna barruan beste bi lagun aurkitu dituzte.
  Jendartea 2005-05-18 14:47

Gamizen aparkatzeko 80 toki berrietatik bat eskuratzeko 127 eskaera aurkeztu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Plentziako 127 bizilagunek aurkeztu dute, Gamiz inguruan, lurrazpian egingo dituzten autoa uzteko 80 lekuetatik bat eskuratzeko eskaera. Astelehen goizean baino ez zen egon eskaria aurkezteko aukera eta, ondorioz, ilara luzeak sortu ziren udaletxean. Tokiko erakundeko arduradunek atzo zehaztutakoaren arabera, "eskariak aurkeztutako ordena kontutan hartuz banatuko dira tokiak, Udalak jarritako oinarrietan jaso bezala". Autoa lagatzeko toki bakoitzak 12.000 euroko salneurria izango du eta 99 urtetarako izango da emakida. Epe hori igarota berriro ere bueltatuko litzateke Udalaren eskuetara. Aurrikuspenen arabera, 2006ko udarako egongo da parkinga.
  Jendartea 2005-05-18 13:47

Butroe itsasadarra txirlez birpopulatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren asteartean txirlez birpopulatuko dute Butroe itsasadarra (argazkian) Plentziako Proa ur-kirol elkarteko kideek. Ekimena aurrera ateratzeko AZTI Arrantza eta elikadurarako Teknologia Institutuaren laguntza jaso dute eta 10:00etan da hitzordua, Txurruka kaian. Bertan hainbat txalupa egongo da ontzirik ez dutenak txirlak botako diren ibaiertzeetara hurbiltzeko asmoz. Parte hartu nahi duten guztiek Proa elkarteko egoitzan eman beharko dute izena, Plentziako Itsas Pasealekuko arkupeetan.
  Kultura 2005-04-15 21:33

"Yu-Gi-Oh!" manga-filma ikusgai izango dute Plentziako haurrek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Yu-Gi-Oh! La Película" larunbatean, 18:00etan, eskainiko du Plentziako Udalak erakusgelan. "Yu-Gi-Oh!" manga, Japoniako komikia, Kazuki Takahashik hasi zuen orain dela 40 urte eta arrakasta handia dauka egun Japonian zein Amerikako Estatu Batuetan eta komikian oinarritutako telebista saioa hirurogei estatutan ikus daiteke. Bideoak, panpinak eta batez ere Magik moduko rol kartak ere oso zabalduta daude. Horien ostean honako filmea egin zuen pasa den urtean Hatsuki Tsuji zuzendariak. Filmean Yugi eta bere lagunek inoiz baino erronka latzagoa izango dute aurrean: Anubis Egiptoko jainkoa esnatu da eta Yugirekin mistikoki lotuta zegoen faraoiaren kontrako mendekua hartzeaz gain mundua ere txikiti nahi du.
  Kultura 2005-02-16 20:09

"18 egile-18 argazki. Uribe Kostako irudiak" erakusketa paratu dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "18 egile-18 argazki. Uribe Kostako irudiak" izenburupean, joan den urtean UK aldizkariak abian jarri zuen erakusketa ibiltaria Plentziara heldu da. Ospe handiko hainbat argazkilarik egindako eta 2004an zehar aldizkari horretan argitaratu ziren zuri-beltzezko 18 argazki biltzen ditu. Gaurtik aurrera, otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai Goñi Portal Aretoko erakusketa gelan. (Argazkian, erakusketako irudietako bat)
  Jendartea 2005-01-17 19:02

Sendabelarren inguruko ikastaroa emango du Plentziako Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 7tik aurrera, 18 ordutako sendabelarrei buruzko ikastaroa emango du Roberto Borauk Plentziako Kultur Etxean. Ikastaro horretan interesa dutenek urtarrilaren 24ra arte izango dute izena emateko epea, Kultur Etxetik bertatik pasatzen. Argibide gehiago jaso nahiz gero, 946 775 541 telefonoan edo kultura.plentzia@bizkaia.org e-postan galdetu daiteke.
  Iritzia 2004-12-23 20:50

Olentzerori gutuna - Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri “Olentzero maitea,
Aurten oso txintxoa izan naiz, oso ondo portatu naiz eta horregaitik opari asko merezi ditut. Hau da ekarri behar didazuna: Bukaneroen galeoia, Flipper Maxi , Billarra, futbolina , Playesteision bi , Krasbandikut jokua, Futbol uefako baloia, Ronaldinhoren zapatillak, auto telegidatu bat, Game boy advance, Rojo fuego, Bratz, Barbie, Los Lunis, My Escene, aerograf, reefek, uno berria, videonaw eta gero sorpresaren bat ekartzea ere ez litzateke txarto egongo. Zerbait ezin baduzu ekarri lasai, beste zerbaitekin konformatuko naiz. Indartsua zarenez ez dut uste ekartzeko arazorik izango duzunik eta zaindu astoa zama handiegia daramalako. Musu handi bat.”
  Kultura 2004-11-24 19:35

Plentziako Itsas Museoko bisita orduak luzatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egun bertan antolatzen diren bisita gidatuak "erosotasun handiagoz eta baldintza hobeagoetan" egin daitezen, irekitze orduak luzatu dituzte Butroiko Plazentia Museoan. Asteazkenetik igandera goizez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara, eta ostiral eta larunbatetan arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Besteak beste, bi erakusketa ikus daitezke bertan orain: bata, itsasoa gaitzat hartuz Anton Bilbaok egindako margoak osatzen dutena, eta bestea, Abran izandako ontzi hondoratzeen argazkien ingurukoa (abendura arte ikusgai egongo dena).
  Iritzia 2004-11-23 21:15

Bullying-a ekiditzeko ekinean - Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken bolada honetan bada kalean oso azalean dabilen gai bat: Bullying delakoa. Antza denez (eta inkestek horrela baiezten dute) larderiatzea eta beste pertsona bati zerbait egitera behartzea oso orokortua dagoen esperientzia bat omen da haur eta gazteen artean.
  Kultura 2004-11-23 20:35

Olentzerori buruzko ipuin lehiaketa antolatu dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabonak hurbildu ahala ohikoak dira ikazkin tripaundia aitzaki hartuta herri batean zein bestean antolatzen diren neska-mutikoentzako lehiaketak. Besteak beste, ipuina idazteko aukera izango dute 7 eta 17 urte bitartekoek, Plentziako Kultur Etxeak antolatuta. Euskaraz idatziak izan behar dute eta ezin dira hiru orrin baino luzeagoak izan. Lanak Goñi Portalen aurkeztu behar dira abenduaren 3a baino lehen.
  Iritzia 2004-10-25 14:18

Kultur elkarteak, SOS - Maitane Ruiz / Plentzia Telebistako kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gure herrian hamaika kultur elkarte ezberdin ditugu, eta bakoitzak bere eremu edo esparru ezberdinetan lan egiten du. Nik elkarte kultural ezberdinetan dihardut eta gauza batetaz ohartu naiz: elkarteetan parte hartzen duen jendea beti berdina da.
  Jendartea 2004-10-07 21:26

Plentziako hondartzan Eusko Jaurlaritzak egindako mugaketaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Txipio Baik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Kosta Mugaketa Sailaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Entzutegi Nazionalean Txipio Bai elkarte naturalistak, Plentziako Erietxearen ondoan dagoen parkea hondartza inguruan ezarri duten babesgune naturaletik kanpo utzi dutelako. "Guk eskatuta, parkea babesgunearen barruan sartu zuten hasieran. Besteak beste, hondartzatik ehun metrora eraikitzeko debekua ezartzen zuen horrek", diote ekologistek. Hala ere, Plentziako Udala neurriaren aurka agertu eta "Kosta Mugaketa Sailak 20 metrora murriztu zuen babesgunearen zabalera, aipatu zonaldea kanpoan utziz". Arau Ordezkatzaileen Azterketarako Aurrerakinak bertan hainbat solairutako eraikina egitea aurrikusten zuen, ostalaritza eta kultur-ekipamendurako", Txipio Baik salatu duenez.
  Kultura 2004-09-13 21:58

San Antolin jaiei buruzko saioa eskainiko du asteazkenean Plentzia Telebistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteazkeneko 20:30etik aurrera eta UHFren 53.ean, udalerrian irailaren 1etik 4ra eta 9tik 11ra ospatutako San Antolin jaien inguruko saioa aireratuko du Plentzia Telebistak. Besteak beste, egun horietan grabatutako irudiak ikusi ahal izango dira: marmitako lehiaketa, Antolintxuri agurra...
  Kultura 2004-08-30 21:37

San Antolin jaiak Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abuztuaren 31tik irailaren 4ra. Errepikapena irailaren 9, 10 eta 11n.


Ikusi egitarau osoa agendan
  Iritzia 2004-04-24 00:37

Etorkizuneko gaixotasunak: nahaste psikologikoak - Maitane Ruiz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Osasunaren Munduko Erakundeak hemendik 20 urtetara bi pertsonetatik batek, bere bizitzako momenturen batetan, buruko nahasteren bat pairatuko duela baieztu du. Gogorra, ezta? Sinestezina dirudi, baina gure ingurura begiratzea besterik ez dugu. Presa, lehiakortasuna, lan munduko errekerimenduak eta gaur eguneko erlazioek eskatzen dizkiguten exijentziak egunero gainditu behar ditugun esparruak dira. Beraz ez zaizkigu oso arrotz egingo estresa, depresioa edota antsiedadea moduko hitzak; ba, antza denez, etorkizuneko gaixotasunik orokortuenak izango dira.
  Iritzia 2004-03-25 23:01

Ez utzi barre egiteari! - Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Badakizue Txinan jendea bildu egiten dela barre egiteko? Barre algarek osasuna orekatzen dutela uste dute. Beste toki batzuetan, “mediku pailazoak” edo “pailazo sakratuak” existitzen dira, barrearen bitartez jendea sendatzea lanbide dutenak. Frantzia, Alemania, Suitza eta AEBetako ospitaletan ere, umorea eta barrea terapia moduan erabiltzen dute. Hemendik ere Mugarik Gabeko Pailasoak gobernuz kanpoko erakundea badabil lanean.
  Kultura 2004-03-05 15:50

Aisialdi ikastaroetan izena emateko epea zabalik Goñi Portalen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 12ra bitartean, "aisialdi ikastaroak" bezala ezagunak diren kurtsoetan izena emateko aukera egongo da Plentziako Goñi Portal Kultur Aretoan. Hiru hilabeteko iraupena dute eta horietako bat gurpil gainean paninatzen ikastera zuzenduta egongo da. Horretaz gain, artilearekin egindako eskulanak eta kamera digitalen erabilera ere jorratuko dira. 40 eurokoa da matrikularen zenbatekoa.

Informazio gehiago:
Goñi Portal Kultur Aretoa
Kale Barria, 2
946 775 541
  Iritzia 2004-02-24 00:11

Nola ospatzen ditugu inauteriak? - Maitane Ruiz Lopategi / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteburu honetan, inguruko hainbat herri eta hiritan inauteri giroa izan da nagusi: moda modako mozorroak, desfileak, gau osoa dirauen parranda... Baina horrela bizi izan dira betidanik inauteriak?
  Kultura 2004-02-16 21:30

"Hire Himalaya" ikusgai Plentziako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 25era bitartean, Iñurrategi anaiek munduko tontorrik altuenetan ateratako argazkien erakusketa dago ikusgai Plentziako udaletxean. BBKren babesarekin, Felix anaiari eskainia eta haren omenez sortu du "Hire Himalaya" erakusketa ibiltaria Albertok. Besteak beste, anaia alboan zuela egin zituen hamabi zortzimilakoen irudiak. Azken biak, aldiz, bakarrik egin behar izan zituen Albertok, Felix Gasherbrum II-an utzi zuela gogoan edukita.

Nabarmenak

Zorion agurrak