Plentziako Labastureko frontoia berritzeko lanak egiten ari dira

Ander Zarraga api 23, 11:56 Plentzia

Duela 100 urte eraiki zuten Labastureko pilotalekua egokitzeko lanak hasi dituzte Plentzian. Frontoia 1924an eraiki zuten udaletxe ondoan, eta Udalak bere itxura hobetzeko mantentze-lanak egingo dizkiola iragarri du.

Uribe Kostako Mankomunitateak ireki du Guraso Eskola ekimenean izena emateko epea, maiatzaren 2ra arte

Nahia Martinez Gondra api 22, 17:13

Urtero legez, tailerrak doakoak eta aurrez-aurrekoak izango dira, eta xedea da Uribe Kostako Mankomunitateko haurren eta haien familien ongizatea hobetzea. Baldintza bakarra, tailerra osatzen duten saioetara joateko konpromisoa hartzea da. Eskaintza eskualdeko zazpi udalerrietako batean erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, eta ikastaroak haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei begira antolatu dituzte. Izen ematea, hemen.

AEMET-ek emandako informazioa