Politika 2004-03-01 21:58

Manex Zubiaga mittardean bakartuta dago Villapinte (Frantzia) espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Manex pasa den astelehenean bakartu zuten mittardean. Villapinte espetxean dauden beste euskal preso politiko guztiek planto bat egin zuten espetxe horretako egoera eta azken neurriak salatzeko, eta denak bakartuta daude orain. Izan ere, besteren artean hilean daukaten bisita kopuruak murriztu egin dizkiete, espetxe hori Paris inguruan egon arrean. Hau da, bertara joateko euren lagun eta senitarteek milaka kilometro egitera behartzen dietenean. Oraindik ez dakigu noiz arte edukiko ditute zigortuta, baina luzarora izan daitekeela hartu behar dugu kontutan.
  Politika 2004-03-01 21:55

Modu autoritarioan jokatzea egotzi dio alkateari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak salatu duenez, Mikel Arieta alkateak (EAJ) oposizioko alderdiek aurkeztutako mozioak eta proposamenak ez ditu eztabaidatzen uzten. "Alkate lana egin beharrean, alkaidetzat jokatzen du", adierazi du prentsa ohar bidez.
  Politika 2004-02-28 22:37

Marian Perez del Rio (Algorta) espetxera bueltatuko da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kartzelan hamaika urte egin eta kalean urte bat izan da baldintzapeko askatasunean

Egun horretan bertan (martxoak 1) mobilizazioa egingo da Algortan neurri hau salatzeko, 20:00etan Telletxen

Azkenean bete da onartu nahi ez genuena: Espainiako Entzutegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna kendu dio Mariani eta berriro espetxera sartzekoagindu du. Epaitegiak martxoaren hasiera arteko epea eman zion, kontutan izanda hiru seme alaba dauzkala, senarra ere espetxean dagoela eta berriro espetxera joan aurretik bere kontuak antolatu behar dituela kalean. Fiskalak, ostera, errekurtsoa egin zuen berehala espetxeratzeko. Epaitegiak ez du errekurtso hori onartu eta martxoaren lehen astean Martutenera joateko agindu dio. Marianen espetxe zigorra 2007ko martxoaren 19an amaituko da, orain duen likidazioaren arabera. Data hori aldakorra izan daiteke, zigorra lehen kode penalaren arabera betetzen ari denez erredentzioak aplikatu ahal zaizkiolako.
  Politika 2004-02-28 22:37

2004ko otsaileko udal batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 27ean Udal Batza ospatu zen eta hauek dira Getxo Biziako ordezkariak bertan esandakoak.

Atzoko udal batzarrean Marian Pérez del Río eta Manu Azkarateren askatasunaren aldeko mozio bana irakurri eta onartu egin ziren

Marianek astelehenean martxoaren batean sartu behar izango du presondegira. Baldintzapeko askatasuna eman zitzaioneko ustezko forma akatsa aitzakitzat hartuz, baina funtsean erabaki politiko baten ondorioz gartzelaratuko dute berriro.

Manu Azkarate Martutenetik Alcala-Mecora eraman dute, are baldintza txarragoetan egon dadin. Honen moduko eraso eta eskubide urraketen aurrean zeinek defendatuko gaitu?
  Politika 2004-02-28 22:32

Getxoko PP eta PSOEren ekimenak presoen senideei dirulaguntzak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko PP eta PSOE alderdiek ekimenak iragarri dituzte Udalak herriko preso politikoen senitartekoei ematen dien diru laguntza dela eta

PP eta PSOE alderdien jarreraz ez dugu ezer esango, beraiek nahiko argi esaten dute eta. Baina Getxoko Udaleko Gobernu Batzordeak (EAJ-EA-EB) presoen senitartekoei ematen duen diru laguntza hauetaz hauxe esan nahi dugu:

1.- Ez gaude diru laguntza hauen aurka.

2.- Ez dira nahikoak, gastuen aldean erridikuluak direla ez esateagatik.

3.- Berriki, Gobernu Batzordeak ez du diru laguntza hori onartu nahi izan Parisko kartzelan preso dagoen euskal preso politiko baten andreari,biak Getxon erroldatuta egon, Getxon bizi eta 4 urteko umea izanda ere. Hori salatu nahi dugu, areago ezkonduta ez daudela eta holako sasi-argudioak erabiltzen direnean.

4.- Egoera honekin amaitzeko Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzearenaldeko politika sendo bat bideratu behar da herrian. Eta azken batean amnistia osoa irtenbide politikoaren agendan sartu. Herri honek benetako konponbide behar duelako. Bestela, presoen senitartekoen aurrean eskuak zuritu eta herritarrei iruzur politikoa egiten ari zaigu, argi eta garbi.
  Politika 2004-02-26 22:33

"Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean elkarretaratzea bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ostiralean eta larunbatean taloak daude Amnistia Tabernan, baita tonbola ere

Hilabete guztietako azken ostiralean egiten den bezala, bihar ere, elkarretaratzea egingo dute, "Euskal Presoak Euskal Herrira" aldarrikapenaren inguruan, Algortako Telletxe kalean (metro geltokiaren aurrean). Etxerat elkarteak deituta, 20:00etan izango da kontzentrazioa.
  Politika 2004-02-26 22:33

Jose Antonio Agirre herriko seme izendatzeko proposamena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAJ eta EA alderdiek Jose Antonio Agirre Getxoko Ohorezko Seme izendatzea proposatuko dute otsailaren 27ko (bihar) osoko bilkuran. Eta Ertzaintzak Getxoko seme-alabak basatiki torturatu eta horretaz beste aldera begiratu duten bitartean, Agirrek berak torturari buruz zer zioen gogoratu nahi diegu hemen.

Jose Antonio Agirre eta Lekube: "Ante un solo caso de mal trato infrigido a los detenidos, la ciudadania de un pueblo culto se debiera levantar exigiendo inmediata responsabilidad. Y cuando se repite en cientos de casos, ah! entonces un pueblo que resiste impábido que las declaraciones se "saquen" mediante el tormento y permanece mudo ante la incivilidad, no merece tal nombre, sino el estigma de la esclavitud"
  Politika 2004-02-24 00:04

"Politika ustela" egitea leporatu die PP eta PSE-EEko zinegotziei Getxoko IU-EBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Probetxua ateratzeko gezurra" esatearekin batera, "politika ustela" egitea eta "terrorismoaren biktimen mina eta sufrimenduaren ikuspegi merkantilista" izatea egotzi die PP eta PSE-EEko zinegotziei Getxoko IU-EBk. Gaur kaleratutako prentsa oharraren bidez, bi alderdiek egindako kritikei erantzun nahi izan die Iñaki Urkiza zinegotziak. Izan ere, presoen familiarrek jasotzen dituzten dirulaguntzen bitartez, "zeharka ETAri laguntzea" leporatu diete Iñaki Zarraoa alkateari eta IU-EBri.
  Politika 2004-02-23 23:23

Presoen senideen dirulaguntzen berri emango du Estatuko Abokatutzan Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaletxetik herriko presoen familiarrek urtero jasotzen dituzten dirulaguntzen berri emango die Carlos Urquijo EAEn Espainiar Gobernuko ordezkariari eta Estatuko Abokatutzari, Getxoko PPk. Marisa Arrue talde horretako bozeramaleak gaur prentsaurrekoan adierazi duenez, hiru urte dabiltza horrelako laguntzak ematen direla salatzen, “azken finean, ETA finantziatzeko balio duten” ez dakitelako.
  Politika 2004-02-23 23:06

ETAri laguntzea egotzi die Zarraoa eta IU-EBri Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Senideak kartzelan edukitzeak sortzen dizkien gastuak ordaindu ahal izateko, herriko presoen familiarrei ematen zaizkien dirulaguntzen bitartez, "zeharka bada ere, ETAri laguntzea" leporatu die Iñaki Zarraoa alkateari eta IU-EBri, Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaleak.
  Politika 2004-02-20 21:40

Anjel Figueroa eta Orkatz Gallastegi presoak espetxez aldatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Baldintzapeko askatasunaren errekurtsoaren zain jarraitzen du Marian Perez del Riok

Omenaldia egingo diote bihar Areetan pasa den astean sendutako "Txini" iheslari ohiari

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Anjel Figueroa Algortako presoa lekuz aldatu dute, Dueñas (Palentzia) espetxetik Alcoleara (Kordoba). Orkatz Gallastegi berangotarra ere aldatu dute aste honetan, Alcala Mecotik Castelloko espetxera, hain zuzen. Espetxe aldaketa biak "tratamendu" arrazoiengatik egin dituztela esan diete Espainiako Kartzela-Instituzioetako Zuzendaritza Nagusikoek.
  Politika 2004-02-20 21:40

Getxoko presoen berri Koska Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Amnistiaren aldeko tonbola dago egun hauetan Sarrikobaso kaleko Amnistia tabernan

Algortako Gazte Asanbladak udalerriko presoen gaineko informazioa ematen du, asteartero, 21:00etatik 22:00etara, Koska Irratian (104,1 FM) emititzen den irratsaioan. Bertan gazte mugimenduari buruzko kontuaz jarduten dira batez ere. Baina horretan ere lekua egiten diote herriko presoen egoerari.
  Politika 2004-02-19 23:08

"Presoak Europara" ekimenaren gaineko hitzaldia ostiralean Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilean egindako "Presoak Europara" ekimena aurretik uste baino "positibo eta interesgarriagoa" gertatu da. Hori ikusita hitzaldiak antolatu diituzte eskualdeetan, bertan parte hartu zutenek beraiek ekimenaren emaitzak eta istorioak azaldu eta konpartitzeko. Besteak beste, ostiral honetan, Larrabasterrako Zaharren Egoitzaren aurreko lokalean egongo da solasaldia, 20:00etatik aurrera.
  Politika 2004-02-18 22:28

Getxo Biziak Lurralde Plan Partzialari 13 alegazio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berriki Bilbo Metropoliaren Lurralde Plan Partzialaren hasierako onespenari alegazioak aurkezteko epea bukatu da. Bizkaiko aldundiak ezker abertzalea instituzioetatik kanporatua dagoen unea baliatu du, Bilbo eta inguruko eskualdeen etorkizuna zehazten duen lurralde antolamendu plangintza tramitatzeko. Euroa zela eta ez zela ekuazio sinple bat zabaltzeko milaka eskuorri, iragarki eta kanpainarekin bonbardatu bagintuzten, oraingoan ez diputazioak ez udalek, ez dute LPP-PTP ezagutarazteko eta etorkizunari buruzko eztabaida zabaltzeko ezelako bitartekorik jarri.
  Politika 2004-02-17 21:32

"Espainiar eta frantziar inposaketari ez" esan diote Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako hainbat herritarrek "espainiar eta frantziar inposaketari ez" esaten diote, eta datozen hauteskundeetan Bergarako Proposamenaren alde bozkatzea eskatu dute, horrela "Euskal Herria aitortu eta errespetatu" leloa gauzatuz.

Agerraldian, herriko kirolari ospetsuak, preso ohiak, unibertsitateko irakasleak, errepresaliatuen senitartekoak, kultur munduko pertsonak zinegotzi ohiak eta orohar ezkertiar eta abertzale direnak izan ziren.
  Politika 2004-02-17 21:31

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren Hausnarketari buruzko hitzaldia bihar Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren Hausnarketa Prozesuaren baitan, hainbat ekitaldi publiko burutzen ari dira Uribe Kosta eskualdean. Besteak beste, otsailaren 18an (bihar), hitzaldia emango dute 20:00etatik aurrera, Erromoko Herriko Tabernan. Otsailaren 19an (etzi), berriz, Leioako Kultur Etxean izango da ekitaldia ordu berean. Bietan, sarrera dohainik izango da.
  Politika 2004-02-13 22:02

Jose Antonio Agirre Herriko Ohorezko Seme izendatu nahi dute Getxoko EAJ eta EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udal Gobernu Batzordeak Jose Antonio Agirre Getxoko Ohorezko Semea izendatzea proposatuko du hurrengo osoko bilkuran (otsailak 27). Izendapen hau, hain zuzen, udalerrian jaio ez diren pertsonentzako ohore eta goraipamenik handiena da, 1995eko urtarrilaren 27ko udalbatzan onetsitako Ohore eta Goraipamen Arautegian aurreikusitakoaren arabera. Martxoaren 6an ospatuko da Agirreren jaiotzaren urteurrena.

EAJk eta EAk egin dute proposamena Jose Antonio Agirre jaio zenetik urteurrena laister beteko delako. Iñaki Zarraoa alkatearen esanetan "Agirreren jarduera, profesionala zein politikoa oso aipagarria izan zen, eta horrexegatik merezi du guk horrelako ohorea ematea". Getxoko Udalak bere senitartekoei Getxoko Ohorezko Semearen aipamena emateko protokolozko ekitaldia aurreikusi du, Udaletxeko areto nagusian bertan ospatuko dena.
  Politika 2004-02-13 22:02

Hautes-bulegoa zabaldu du Areetan PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaian zabalduko dituztenen artean, lehendabiziko hautes-bulegoa inauguratu du Areetako Mesedeetako Ama kalean PPk. Bertan, hurrengo hauteskundeei buruzko informazioaz gain, azken bi legegintzaldien balantzearen eta popularren "proposamen eta konpromizuen berri" emango zaie getxoztarrei. Marisa Arrue Diputatuen Kongresurako hautagai eta Getxoko PPko bozeramaleak azaldu duenez, Nuevas Generaciones-eko kideak arduratuko dira bulegoaz eta, goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30era, egongo da zabalik astelehenetik ostiralera. Larunbatetan ere goizean irekiko dute. Eta hauteskunde kanpaina garaian igandeetan ere bai.
  Politika 2004-02-12 21:56

Errekurtsoaren erabakiaren zain segitzen du Marian Perez del Riok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Baldintzapeko askatasunaren kontrako errekurtsoaren erabakiaren zain segitzen du oraindik Marian Perez del Rio algortarrak. Errekurtso honen bista urtarrilaren 21ean izan zen, eta "egundo ez da kasu hauetan holako atzerapenik ezagutu", Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. "Espetxean 11 urte egin ondoren eta kalean baldintzapeko askatasunean urte bat baino gehiago daramanean ez dago inolako arrazoirik Marian berriro espetxean sartzeko. Marian gurekin nahi dugu, kalean eta libre!", adierazi dute.
  Politika 2004-02-12 21:31

A eredua "diskriminatzea" egotzi dio administrazioari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzea bultzatzen duen kanpaina kritikatu du gaur Erandioko PPk. "Haurren hezkuntza eredua baldintzatzeko saiakeratzat" jo du kanpaina, prentsa ohar baten bidez, Javier Ruiz zinegotziak, "gurasoei D eredua aukera onena dela esaten dielako". Ruizek esan duenez, "nahiz eta egiazkoak izan, haurren hezkuntza eredua aukeratzeko orduan gurasoen erabakia baldintzatzen duten datuak eskaintzen dira". Gainera, "abertzaleek eredu honi buruz egiten duten politika diskriminatzailearen erruz" gaztelaniazko eredua atzera joatea deitoratu du.