Legebiltzarra osatzeko norgehiagoka amaituko da domekan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Erredakzioa api 19, 18:37 Uribe Kosta

Apirilaren 21ean hitzordu garrantzitsua izango dugu EAEko biztanleok: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lehendakarigai guztien aurpegiak ikusi dira egunotan hauteskunde-propagandetan, auzoz auzoko hormetan zein etxez etxera bidalitako gutunetan. Aurtengo lehia inoizko estuena izan da, EAJren eta EH Bilduren arteko norgehiagoka bizia. Jeltzaleen hegemonia zalantzan dago oraingoan eta, adituen arabera, 40 urtean lehendabizikoz atera liteke ezker abertzalea garaile: martxoko soziometroak berdinketa iragarri zuen indar bien artean, 29 eserlekugaz bakoitzarentzat; apirilean, berriz, EITB Focusen inkestak garaipena eman zion koalizio abertzaleari.

Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek ohartarazi dute hirugarren huste saiakera laster izan daitekeela

Nahia Martinez Gondra api 19, 16:54 Berango

Atzo, apirilak 18, Berangoko Otxantegi Herri Lurra desalojatzeko bigarren saiakera bertan behera uztea lortu zuten. Alabaina, ekintzaileek gaur jakinarazi dute epaileek Ertzaintzaren esku utzi dutela hurrengo hustearen dataren hautaketa, "sorpresaz hartzeko estrategia baliatzeko". Hala, deitoratu dute balitekeela "hurrengo desalojo saiakera oso gutxi barru izatea". Horregatik, deialdietara adi ibiltzeko eskatu diete herritarrei, baita adierazitako elkartasun maila mantentzeko ere.