2023 abu 01 Plentzia
Euskal presoen salbuespenezko politikari amaiera ematea exijitu zuten zapatuan, uztailaren 29an, milaka lagunek Plentzian. Etxerat elkarteak urteak daramatza euskal presoen oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen eskatzeko manifestazioak egiten Euskal Herriko hondartza askotan eta, duela 10 urte, hiribilduko hainbat bizilagun piragua, txalupa eta itsasontziakaz batu ziren itsasadarrean mobilizazio horiek hauspotzeko. Urtetik urtera, martxa hori hazi egin da eta, aurten, hamargarren urteurrena izanda, ekimen berezia egin zuten. Hona hemen egunak utzitako hainbat irudi.
2023 eka 16 Erandio
EH Bilduk sei zinegotzi lortu ditu Erandioko Udalbatzan eta Elkarrekin Podemos eta PSE-EEren botoakaz Imanol Eguskiza alkategaia gobernu-buru izan liteke. Bihar osatuko dira udal-gobernuak eta ikusteko dago zer gertatuko den, baina aurreratu dutenez, itxaropen gutxi dute beraien proposamena aurrera ateratzea.