Pintaketak egin dituzte Erandiogoikoako Batzokian

Erandio

Azken egunotan margoketa gehiago agertu dira EAJren eta PSE-EEren hainbat egoitzatan, Patxi Ruiz presoaren gose-grebaren harira. Gaurko goizaldean pintatutako bat Erandiogoikoako Batzokia izan da, hain zuzen. Eskualdean mota horretako erasoa jasan duen bosgarren batzokia da. 

Patxi Ruiz presoaren aldeko egun osoko elkarretaratzeak egitera deitu dute

Berango

Gose-grebaren hamahirugarren egunean Patxi Ruiz iruindar presoa "muturreko egoeran" dagoela salatu dute deitzaileek, Facebook bidez. Hala, maiatzaren 23 eta 24an (zapatua eta domeka) txandakako elkarretaratzea egitera deitu dute, "Gudarien Enparantzan" (Berangoko Pilotalekuaren aurrean), 12:00etatik 21:00etara. Uribe Kostako herritar guztiei deitu diete mobilizazioan parte hartzera.