Oscar Sanchez: "Gatazkaren konponbidearen ikuspegitik egin dugu akordioa"
Elkarrizketak

Getxo

Joan den astelehenean, hilaren 16an, akordioa lortu zuten 11/13 sumarioko auzipetuek Espainiako Audientzia Nazionalean. Hala, denek espetxea saihestuko dute, Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak izan ezik. Azken horiek biek bost hilabete egin beharko dute espetxean. Akordioaren eta horren emaitzaren inguruko balorazioa egin digu Oscar Sanchez auzipetu itzubaltzetarrak.

Oscar Sanchez ez da espetxean sartuko, aldeek akordioa lortu ondoren

Getxo

Lortutako akordioaren arabera, auzipetu denek espetxea saihestuko dute, Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak izan ezik. Zuluetak hiru urte eta sei hilabeteko zigorra jasoko du eta Enparantzak bi urte eta zazpi hilabetekoa. Hala ere, aldez aurretik behin-behineko espetxealdian emandako denbora kontuan hartuta, orain bost hilabete egin beharko lukete espetxean.