Herri-lanetarako bost peoi kontratatuko dituzte Sopelan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 18:30
Sopelako Udalaren lan-brigadaren ibilgailua. © SOPELAKO UDALA

Uribe Kostako Behargintzagaz batera, Lanbideren "Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2015eko ekitaldiko laguntza deialdia" abiatuko du Sopelako Udalak. Bost peoi espezializatu kontratatuko dituzte, sei hilabetez. Tarte horretan, udalerrian hobetze-lanak egiteaz arduratuko dira. Deialdia Sopelako langabetuei zuzenduta dago.

Hautaketa egingo da aurretik jarritako irizpide batzuen arabera, Lanbideren zuzendari nagusiak idatzitako 2015eko martxoaren 25eko ebazpenean ezarritakoak, alegia. Hautagaiak Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute. Hala, Lanbiden eskatutako ogibideen artean, nahitaez azaldu behar du "Herri-lanetarako peoiak, oro har" aukera. Lanbideko curriculumean aldaketak egitea beharrezkoa balitz Uribe Kostako Behargintzan edo Lanbideren edozein bulegotan egin ahalko da, irailaren 30era arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun