Sopelako udal ludotekan izena eman daiteke otsailaren 29ra arte

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 19a, 19:47
Umeak txotxongilo-ikuskizun bat ikusten, Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Udal ludotekan izen-emateak hilaren 29ra arte egin daitezke, Kurtzio kultur etxean, 2004 eta 2012 bitartean jaiotako neska-mutilak martxoaren 1etik ekainaren 30era gozatzera joan daitezen.

Prezioak honakoak dira: 20 euro, seme-alaba bategatik; 18, seme-alaba bigatik; eta 16, hiru seme-alaba edo gehiagogatik. Ludotekan txanda bi egingo dira: lehenengoa 4-7 urte bitarteko umeentzat da, honako ordutegian: astelehenetik barikura, 17:00etatik 18:30era; eta zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara. Bigarren txandan, 8-12 urte bitartekoak egongo dira: astegunetan, 18:30etik 20:00etara; eta zapatuetan, 17:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun