Jendartea  Sopela 2016-08-25 11:37

Sopeloztarrek sexu-erasoa salatu dute, kalean eta bulegoetan

Pasa den zapatuan  emakume gazte batek pairatutako sexu-erasoa gaitzetsi zuten atzo 130 bat sopeloztarrek. Elkarretaratze isila, udaletxearen aurrean egin zuten, 20:00etan. Bertan, besteak beste, parte hartu zuten Guillermo Vio EH Bilduko zinegotziak eta David Crestelo Plentziako alkateak. Kontzentrazioa abiatu baino zortzi minutu lehenago, Sopelako Udalak ezagutzera eman zuen "eraso sexisten aurkako adierazpena".

Sopeloztarrek sexu-erasoa salatu dute, kalean eta bulegoetan
Atzoko elkarretaratzea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sopelako Udalaren "Eraso sexisten aurkako adierazpena"

Sopelako Udalak eraso sexisten aurkako honako adierazpena egin nahi du:

Udalak adierazpen bat egin nahi du, joan den asteburuan udalerri honetan salatutako gertakari baten inguruan.

Hori dela-eta, Udalak jakinarazi nahi du:

  • Emakumeekiko edozein indarkeria mota irmotasunez salatzen eta gaitzesten duela urteko egun guztietan.
  • Dei egiten dio herritar orori emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko elkartasuna ager dezaten eta, era berean, hura arbuiatu eta ezabatzeko konpromisoa har dezaten, horretarako antolatzen diren ekitaldietan parte hartzen, baita hau bezain larria den gai batekin ez banalizatzea ere.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa adierazten du, baita emakumeekiko edozein indarkeria mota errotik kentzeko ere.
  • Emakume guztien alde lan egitera eta emakumeei laguntzeko baliabide guztiak jartzera konprometitzen da bere esanetara jarriz.

Eskerrik asko

Sopela, 2016ko abuztuak 24

Elkarretaratzearen beste irudi bat

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa