Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2016

EAJk eta EH Bilduk ekitaldi politikoak egingo dituzte aste-akabuan Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 16a, 12:00
2016ko irailaren 1ean, Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaiak aurkeztu zituen EH Bildu koalizioak Bilbon. EH BILDU

Zapatu honetan, irailak 17, ekitaldi politikoa egingo du Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Sopelako Jauregizar plazan; hitzordua 13:00etan jarri dute. Bestalde, domekan, irailak 18, mitin-txotxa egingo du EH Bilduk, Jauregizar plazan ere bai; hitzordua 13:00etan jarri dute.

EAJren ekitaldian, Leixuri Arrizabalaga, Jon Aiartza eta Iñigo Iturrate legebiltzarkideek eta irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrendakideek hartuko dute hitza. EH Bilduren kasuan, Natalia Gardeazabal Basauriko zinegotziak eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrendakideak berba egingo du, Iker Casanova legebiltzarkideagaz eta hautagaiagaz batera. Sagardo-kupela, txistorra-jana, dantzariak, bertsolariak eta trikitia egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun