Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2016

Preso gaixoen kaleratzea eskatzen duen pintada agertu da Sopelako PSE-EEren egoitzan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 15a, 17:45
Sopelako egoitzan egindako pintada. © BIZKAIKO PSE-EE

Alderdiko beste egoitza bitan pintaketak agertu izana gaitzetsi du gaur Bizkaiko PSE-EEk. Oraingo honetan, Santurtzin eta Sopelan idatzi dute "Asesinos. Preso gaixoak kalera" lema. Atzo Areetako PPren egoitzan agertu zen preso gaixoen kaleratzea eskatzen duen pintada.

 

"Azken egun bitan, PSE-EEko lau egoitzatan egin dituzte pintaketak. Onartezina da gure eta beste alderdi batzuen kontrako eraso-kanpaina hau", adierazi dute sozialistek. "Atzo esan genuen eta esaten jarraituko dugu: ez du ezertarako balio herritarrentzat zabalik dauden egoitza batzuk zikintzea. Pertsonei eta demokraziari berari errespeturik ez daukatela baino ez dute adierazten eraso hauen egileek", amaitu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun