Sopelako pandero-joleakaz kalejira, bariku honetan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 14a, 10:21
© SOPELAKO PANDERO-JOLEAK

Triki-poteoa antolatu dute Sopelako Pandero-joleek bariku honetarako, abenduaren 16rako. Pilotalekutik abiatuko dira 19:30ean eta herrian zehar ibiliko dira, musikagaz eta abestiakaz bazterrak alaituz, giro ezin hobean. Animatu eta hurbildu kalejirara, ea nork bota irrintzirik ozenena!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun