Denontzako antzerkia egongo da bihar eta etzi, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 23a, 11:14

Kulunka Teatro konpainiak otsailaren 24an "Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión" antzezlana eskainiko du, Kurtzio kultur etxean, bariku honetan. Hurrengo egunean, XIX. mendeko ipuin klasiko bat eroango du oholtzara Glu Glu antzerki-taldeak; musikaren, dantzaren eta jolasen bitartez, "Mari kizkur eta hiru hartzak" antzezlana beren-beregi. Familia osoarentzako ikuskizuna da. Sarrerak Kurtzio kultur etxean, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal-bulegoan eros daitezke.

"Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión" obrak gizakiaren jatorria eta horrek mitoak sortzeko daukan beharra aztertzen ditu. "Pertsonaia gutxi batzuen, antzezleen ahotsen eta zuzeneko musikaren bitartez, abeslari frantsesa zen Edith Piaf-en bizitza eta ibilbide profesionalaren sentsazio eta sentimenduak erakutsiko dira", Kulunkako kideek azaldu dutenez. Ikus-entzuleak gizakien sinesmenetan, erlijioan eta "berezko izadian" murgilduko dira.

Egitaraua

Otsailak 24, barikua

  • 20:00 Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión antzezlana, Kulunka taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera: 8 euro.

Otsailak 25, zapatua

  • 18:00 Mari kizkur eta hiru hartzak antzezlana, Glu Glu taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Euskaraz. Sarrera: 3 euro (umeek) / 5 euro (helduek).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun