Lau lagun omenduko dituzte Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 27a, 10:15
Sindikatuek kontzentrazioa egin zuten Mec Mec-eko banatzailearen lan-istripua salatzeko.

Sopelako EH Bilduk lore-eskaintza antolatu du apirilaren 28an, barikua, Jauregizar plazako monolitoaren parean lan-istripuz hil diren lagunak omentzeko. Ekitaldia 19:00etan izango da eta 2010ean lanean egonik zendu ziren Julio, Jesus Mari eta Luis sopeloztarrak gogoratuko dituzte.

2012an Sopelako alkateak ezarritako oroitarriaren parean ere aipamen berezia egingo zaio 2016ko abenduaren 30ean jazotako zirkulazio istripuaren ondorioz hil zen Mec Mec pizzeriako A. R. J. langile ohiari. Gorlizen banaketa egiten ari zela istripua izan zuen eta aste bi igaro ostean zendu zen 24 urteko gaztea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun