Politika  Sopela 2017-12-15 12:13

Sopelako Gobernu Taldea "pozik" dago 2017ko aurrekontuen akordioaren emaitzakaz; EH Bildu "ez horrenbeste"

Sopelako Gobernu Taldea "pozik" dago 2017ko aurrekontuen akordioaren emaitzakaz; EH Bildu "ez horrenbeste"

Sopelako EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek aurrekontuen akordioa izenpetu zuten, 2016ko abenduaren amaieran. Hamaika hilabeteren ostean, Gobernu Taldea "pozik" agertu da "lortutako akordioen betetze-maila handiagaz". EH Bilduko ordezkariak, ordea, ez daude "horren pozik". Behin behineko balorazioa egin zutenean, "epeak ez direla bere, gardentasunik eza egon dela eta metodologia parte-hartzaile desegokiak eman direla" nabarmendu zuten. Gaur, behin-betiko balorazioa aurkeztu behar zioten ezkertiarrek Gotzon Hermosilla alkate jeltzaleari. Ondoren balorazio hori gizarteratuko dute.

  Kultura  Sopela 2017-12-15 11:00

Gabonetan hogeita hamarna ekintza antolatu ditu Sopelako Udalak

Gabonetan hogeita hamarna ekintza antolatu ditu Sopelako Udalak

Aurten ere, ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du Sopelako Udalak, herritar guztiek Gabonetan zehar disfruta dezaten. Hogeita hamarna ekintza egongo da: kanpai aurreratuekin hasiko da programazioa, zapatu honetan, abenduaren 16an; eta urtarrilaren 5ean amaituko da, Errege Magoen kabalgatagaz.

  Jendartea  Erandio  Sopela  Uribe Kosta 2017-12-14 13:34

Ume behartsuak laguntzeko, beira batuko dute Erandion eta Sopelan

Ume behartsuak laguntzeko, beira batuko dute Erandion eta Sopelan

Aldundiak Hau da Green elkartasun-ekimena aurkeztu du gaur; horren helburuak dira beira birziklatzea eta umeen pobreziaren aurka borrokatzea. Urtarrilaren 8ra bitartean garatuko dute kanpaina Erandion, Sopelan eta beste zazpi udalerritan.

  Kultura  Sopela 2017-12-13 12:19

Euskaldunon ilargi egutegia berbabide bihar, Sopelan

Euskaldunon ilargi egutegia berbabide bihar, Sopelan

Josu Naberan idazle eta ikertzaileak argitaratutako "Antzinako euskaldunen ilargi egutegia" liburuan oinarrituta, bihar, eguena, abenduaren 14an, berbaldia emango dute Fredi Paiak eta Gabi Basañezek, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Hitzordua 19:00etan ipini dute; sarrera, doan. Meñakoz Kultur Elkarteak eta Sopelako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu dute ekitaldia.

  Politika  Sopela 2017-12-12 16:18

Udal-aurrekontuei buruzko batzar irekia egingo du bihar Sopelako EH Bilduk

Udal-aurrekontuei buruzko batzar irekia egingo du bihar Sopelako EH Bilduk

Sopelako EH Bilduk batzar irekia antolatu du bihar, eguaztena, abenduaren 13a. Hitzordua 19:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean. 2018ko udal-aurrekontuen aurrean, koalizio ezkertiarraren jarrera zein izango den finkatzea da bileraren helburua.

  Jendartea  Sopela 2017-12-12 12:03

Trafiko desbideraketak, bidegorriaren lanak direla eta

Herrigunetik Ander Deuna Ikastolaraino bidegorria luzatzeko lanak egiten jarraitzen dute, Sopelan. Hala, atzo, astelehena, abenduaren 11, ekin zioten Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko zatia egiteari. Obrak direla eta, bidegurutzean "trafiko desbideraketa batzuk" egongo dira, udal-iturriek adierazi dutenez.

  Kultura  Sopela 2017-12-12 11:43

Eider Rodriguezek "Bihotz handiegia" liburuaz berba egingo du arrastian, Sopelan

Eider Rodriguezek "Bihotz handiegia" liburuaz berba egingo du arrastian, Sopelan

Sopelako Irakurle Klubak gaur, abenduaren 12an, egingo du urteko azken saioa: Eider Rodriguez "Bihotz handiegia" liburuari buruz berba egingo du, Kurtzio kultur elkartean, 19:00etatik aurrera; Lutxo Egia idazleak gidatuko du berbaldia.

  Kirolak  Sopela 2017-12-06 15:36

Etxanizek eta Arrietak jantzi dituzte lau t'erdiko txapelak

Etxanizek eta Arrietak jantzi dituzte lau t'erdiko txapelak

Leire Etxaniz etxebarritarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak irabazi dute Emakume Master Cupeko txapelketa, elite-kategorian eta lehen mailan, hurrenez hurren. Sopelako udal-frontoia jendez lepo bete da eta jendea kanpoan geratu da zain, final bikoitza ikusteko. Izan ere, ikusmin handia izan da lau t'erdiko banakako lehenengo txapelak nortzuek jantziko zituzten jakiteko.

  Kirolak  Sopela 2017-12-05 12:07

Sopelan erabakiko dira txapelak

Sopelan erabakiko dira txapelak

Kaiolako finalak jokatuko dira bihar, abenduaren 6an, Sopelan. ETB1ek zuzenean emango ditu. Aurreneko aldiz, lau t’erdiko txapelketa jokatu dute banaka emakumeek.

  Gazteok  Barrika  Berango  Gorliz  Leioa  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-12-04 13:46

Lanekoak ez diren praktikak egiteko 10 beka eskainiko dituzte eskualdean

Lanekoak ez diren praktikak egiteko 10 beka eskainiko dituzte eskualdean

Lanekoak ez diren praktikak egiteko 4 hilabeteko iraupena duten 10 beka eskainiko dira Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen erroldatutako 18 eta 25 urte arteko gazteek lan arloan esperientzia lor dezaten.

Zipiriñeko dozenaka gurasok eta ikaslek manifestazioa egin dute

  Hezkuntza  Sopela

Zipiriñeko dozenaka gurasok eta ikaslek manifestazioa egin dute

Sopelako Zipiriñe ikastetxeko dozenaka gurasoek eta eskola-umeek egin zuten manifestazioa, joan den barikuan, abenduaren 1ean; Iraupen gurasoen elkarteak deitu zuen mobilizazioa; izan ere, hezkuntza-zentroak daukan leku faltari aurre egin guran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak barrakoi bat instalatu zuen joan den urriaren akabuan, eskolako patioan.

  Kultura  Sopela 2017-11-30 11:54

Euskal sorkuntzaz gozatzeko aukera egongo da Sopelan

Euskal sorkuntzaz gozatzeko aukera egongo da Sopelan

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, aste-akabu osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Sopelan. Ekitaldiak bariku honetan hasiko dira, abenduaren 1ean, eta domekan amaituko dira, hilaren 3an. Hala, aukeran egongo da zerez gozatu: bertsoak, antzerkia, dantzak... baita ezusteko ugari ere. Ospakizunei hasiera emateko, musikariek lagundutako bertso-jira egingo dute bihar, Sopelako tabernetatik tabernara. Hitzordua 19:30ean ipini dute.

  Hezkuntza  Sopela 2017-11-29 15:39

Manifestazioa egingo dute Zipiriñe ikastetxeko gurasoek

Manifestazioa egingo dute Zipiriñe ikastetxeko gurasoek

Sopelako Udaleko Gobernu Taldeak bi milioi euro bideratu gura ditu Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa hartuko dituen institutu berri bat eraikitzeko eta beharrezkoa den lursaila egokitzeko. Hala, Iberre institutua eskola moduan erabiltzeko liberatu, eta, horrela, Sopelan, eskola bi egoteko eskaerari erantzuna emango litzaioke. Hala ere, Iraupen izena daukan Zipiriñe ikastetxeko gurasoen elkarteak antolatutako manifestazioari eustea erabaki du: barikuan, abenduaren 1ean, hezkuntza-zentrotik udaletxera arteko bidea egingo dute, 16:45ean abiatuta.

  Jendartea  Sopela 2017-11-23 16:31

Azaroaren 25ean, hamaika ekitaldi, Sopelan

Azaroaren 25ean, hamaika ekitaldi, Sopelan

Zapatuan, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna denez, hainbat jarduera prestatu dituzte Sopelako Udalak eta Itzartu emakumeen elkarteak. Hala, bariku honetan, azaroaren 24an, Emakundek ekoiztutako "Volar" dokumentala proiektatuko dute, Kurtzio kultur etxean. Emanaldia 19:00etan izango da; sarrera, doan. Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Emakumearen Euskal Erakundeak erakunde eta entitate ezberdinen eskura ipini du pelikularen kopia, emanaldiak antola ditzaten.

  Kirolak  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2017-11-17 19:43

Inhar Ugartek Munduko Pilota Txapelketari ekingo dio domekan

Inhar Ugartek Munduko Pilota Txapelketari ekingo dio domekan

Inhar Ugartek Munduko Pilota Txapelketara bidaiatuko du bihar, zapatuan. Izan ere, Sopelako Kurene pilota-elkarteko jokalariak euskal selekzioagaz jokatuko du Kolonbian, etzitik, domekatik, azaroaren 26ra bitartean. Gazte getxoztarra Llarges, Nazioarteko jokoa eta Chaza modalitateetan lehiatuko da.

  Kirolak  Sopela  Uribe Kosta 2017-11-17 12:13

Iribarrek Euskal Kirolari proiektua aurkeztu du

Iribarrek Euskal Kirolari proiektua aurkeztu du

Jose Ángel "Txopo" Iribar Athleticeko atezain mitiko eta Sopelako auzokideak Euskal Kirolari proiektuaren berri eman du; euskara kirolaren munduan sustatzeko ekimena da.

  Hezkuntza  Sopela 2017-11-15 12:53

Zipiriñe ikastetxeko gurasoek mobilizazioak egingo dituzte

Zipiriñe ikastetxeko gurasoek mobilizazioak egingo dituzte

Zipiriñe ikastetxeko gurasoen elkarteak aho batez erabaki zuen astelehenean, azaroaren 13an, mobilizazioei ekitea; izan ere, hezkuntza-zentroak daukan leku faltari aurre egin guran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak barrakoi bat instalatu zuen joan den urriaren akabuan, eskolako patioan. "Ez daukagu zehaztuta mobilizazioak zeintzuk izango diren eta noiz izango diren; baina, argi daukagu arazo hau konpontzeko, jo beharreko ate bi daudela", adierazi dute aita-amek. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzara zuzenduko dira; "haiek onartu behar dute ikastetxe berri bat egin edo bestelako konponbideren bat bilatu". "Alde biko borroka" horretan Udalari ere zuzenduko zaizkio. Besteak beste, hurrengo osoko bilkuran egongo direla adierazi dute Zipiriñeko guraso-elkartekoek. Azkenik, "dauzkaten zailtasunakaz", ikastetxeko irakasleek eta langileek egiten duten "lan bikaina" goraipatu dute. Bi mila aita-ama inguru dira.

  Kirolak  Sopela 2017-11-06 18:57

Garate eta Agirre sopeloztarrek irabazi dute Larruzko Paletako Nazioartekoa

Garate eta Agirre sopeloztarrek irabazi dute Larruzko Paletako Nazioartekoa

Garate eta Agirre pilotari sopeloztarrak 35-29 nagusitu zitzaizkion atzo Millet eta Andonegi bizkaitarrei, Larruzko Paletako Nazioartekoaren finalean.

  Kultura  Sopela 2017-11-02 12:00

Indaba-lehiak berotuko du zapatua

Indaba-lehiak berotuko du zapatua

Indaba-usaina barreiatuko da Sopelako kaleetan azaroko lehenengo aste-akabuan. "Pepetxin"-i gorazarre egiteko asmoz, Marmiton Kolektiboak zortzigarrenez antolatuko du Putxera Eguna azaroaren 4an, zapatuan. Goizeko 09:00etatik 11:00etara bitartean egongo da Putxera Egunean izena emateko aukera; doakoa izango da.

Sopelako EH Bildu: "Nazirik ez gure herrian"

  Politika  Sopela

Sopelako EH Bildu: "Nazirik ez gure herrian"

Sopelako EH Bilduk salatu du udalerrian zenbait pintaketa faxista eta nazi agertu direla, eta eskatu dio Udalari ahalik eta azkarren kentzeko. Ezkerreko koalizioak gogoan izan ditu faxistek "sortutako miseria eta eragindako mina"; horregatik, azaldu dutenez, "gure askatasunaren alde, duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez".

Nabarmenak

Zorion agurrak