Sopelako Bultzibide kalea eta Lizarre lotzen dituen egurrezko zubia aldi baterako itxita egongo da

Nahia Martinez Gondra api 25, 14:24 Sopela

Bultzibide kalea eta Lizarre kalea lotzen dituen egurrezko zubia hondatu egin denez, eta erabiltzaileentzat duen arriskua kontuan hartuta, Sopelako Udalak sarbidea aldi baterako ixtea erabaki du. Hala, "erabat debekatuta dago erabiltzea".

Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu du Loroñon ikastetxe bat eraikitzeko eta Iberreko institutua handitzeko, Sopelan batxilergoa eskaintzeko

Nahia Martinez Gondra api 25, 12:02 Sopela

Sopelako Iberre eta Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak emozioz beteta jakinarazi du hezkuntza komunitateak proposatutako proiektua burutzea erabaki duela Hezkuntza Sailak. Hala, Sopelako Haur Hezkuntza Loroñon egongo da, Lehen Hezkuntza Zipiriñen eta DBH eta batxilergoa Iberren, eraikina handitu ondoren. Horren ondorioz, adierazi dute bertan behera utziko dituztela aurreikusitako aldarrikapen eta manifestazio guztiak, daborduko nahi zuten akordio lortu baitute.

Larrabasterrako Auzoetxea, Sopela
Sopelako udaletxea, Sopela
Zipiriñe eskolan, Sopela
Kurtzio kultur etxea, Sopela

AEMET-ek emandako informazioa