Jendartea 2004-09-01 22:11

Sopelako Udaltzaingoak zuzendari berria du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaltzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz, erakunde horretarako zuzendaria izendatu du Sopelako Udalak. Polizia agenteen eta herritarren arteko elkarlana bultzatzeko, udan zehar garatutako "Elkar laguntzen" kanpainaren ildotik, Udal Gobernu Batzordeak udaltzaingorako ezarritako helburuak betetzen lagunduko du arduradun berriak. Besteak beste, Eleizalde plazan egongo den komisaria berria inauguratuko da bere zuzendaritzapean. Udal arduradunek adierazi dutenez, "polizia agenteek euren lana egitea erraztuko dute instalazio berriek".
  Jendartea 2004-08-31 22:04

Kirol-instalazioen tarifa berriak onartu ditu Sopelako udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako udal kirol-instalazioen tarifak aldatzea eta horiek eskola ikasturte berrira egokitzea onartu da gaurko osoko bilkuran, alderdi politiko guztien aldeko botuarekin. Adierazi dutenez, herrian erroldatutakoei mesede egin nahi diete neurri horren bidez, Abadesoloko igerilekuen eta Urkoko instalazioen finantziazioa udal diruarekin egiten delako osorik. Tarifa berriak bihartik, irailaren 1etik, aurrera egongo dira indarrean. Gaur egun, 9.000 bazkide baino gehiago dago bietan.
  Jendartea 2004-08-25 23:01

Sopelako eta Bakioko Udalek hondartzen kalitatea eta trafikoaren antolamendua aztertuko dute bilera batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako eta Bakioko Udalek bilera bat egingo dute denbora gutxira udan zehar hondartzen kalitatearen kudeaketa eta trafikoaren antolamendua nola egin duten aztertzeko asmoz, Sopelako Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Ordezkariek, bi udalerrietan egindako lanaren inguruan hitz egingo dute bilera horretan, bakoitzak erabilitako teknika eta erak analizatzeko helburuarekin.
  Kultura 2004-07-28 21:51

Sopelan zabalduko dituzte Iñaki Uriarte euskararen militante zenaren errautsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur erraustu dute Iñaki Uriarte kazetari eta euskararen militante zenaren gorpua, Bilboko beilategian. Halaber, omenaldi xume bezain jendetsua egin diote, euskalgintzako ordezkariak, Bilboko konpartsetakoak eta zenbait politikari han zirela. Orain, errautsak bi lekutan zabalduko dituzte: familiaren lur eremu batean erdiak; eta Sopelan beste erdiak (han bizi izan zen denbora luzez). Euskararekin, euskal kultur munduarekin eta, bereziki, euskal prentsarekin zinezko konpromisoa izan zuen Uriartek bizi guztian; besteak beste, 'Egunkaria'-ren Bizkaiko ordezkaritzako arduradun izan zen.
  Jendartea 2004-07-27 23:07

Ander Deuna Ikastolak Saharako umeen bisita izango du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtero egiten den ikasketa bidaiaren baitan, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara joango dira aurten Sopelako Ander Deuna ikastolako Batxilergo lehenengo urratseko ikasleak. Hori dela eta, bihar (uztailak 28) orain Euskal Herrian dauden ume sahararren omenezko jaia antolatzea erabaki dute. Ikastolatik jakinarazi dutenez, “Saharako eta Euskal Herriko haurrek elkar ezagutzeko eta haiekin lehenengo kontaktua izateko aukera ezin hobea izango da”. Izan ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte biharko.
  Jendartea 2004-07-26 22:21

Bizkaiko hainbat hondartzetatik 150 kilo fuel-olio kendu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Garbiketa langileek 150 kilo fuel-olio kendu zituzten atzo Bizkaiko hainbat hondartzetan, Espainiako Gobernuko Bizkaiko Ordezkaritzaordetzatik gaur jakinarazi dutenez. Zehazkiago, Mundakako Santa Katalinako zonalde harritsuan eta Sopelako Barinatxe hondartzan egin ziren atzo garbiketa lan hauek.
  Iritzia 2004-07-22 23:55

Ostarabere paelladatara - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ba dira hiru urte atzera bere paelladatara banoala. Aspaldin jon barik egon nintzan. Itsas Argia dantza taldean dantzatzeari utzi neutsenetik, paellada egun bakan batzutan egon naz.
  Jendartea 2004-07-21 21:27

Hondartzan aparkatzeagatik denboraren arabera ordaintzea aztertuko du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ricardo Ibarra Sopelako alkateak atzo adierazi zuenez, "hondartzako aparkalekuan hartutako neurriak zuzenak dira, baina hobetu daitezke". Izan ere, uda amaieran, Barinatxen kotxea uzteagatik 5 euro ordaindu behar izateko hartutako erabakiaren "emaitzen balantzea" egingo dutela jakinarazi zuen udal mandatariak. Horren arabera, "datorren udaldirako beste aukera batzuk aztertuko dira, autoa utzi nahi den denboraren araberako ordainketa zatikatua, horien artean".
  Jendartea 2004-07-20 22:33

Ezezagunek Fernando Ansoleaga parkean eragindako kalteak gaitzetsi ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udalak "ondoeza eta gaitzespenik irmoena" adierazi ditu herriko Fernando Ansoleaga parkeko lorategian izandako "eraso bandalikoaren" aurrean. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, bart lorategiko landareak erauzi eta oholez eta garagardo-potoez bete zuten parkea hainbat ezezagunek. "Udalak gertaera hauek irmoki salatu nahi ditu, ekintza hauek herriko ondare ekologiko zein edergarriaren eta, era berean, Sopelako elkarbizitza eta zibismoaren aurkako erasoa direlako", adierazi dute udal arduradunek.
  Jendartea 2004-07-20 22:30

Bilboko metroan iragartzen ari dira Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain dela gutxi egin zen Turismo Bulegoaren inaugurazioarekin bat eginez, turistei zein inguruko herrietako bizilagunei udalerria eta inguruneak ezagutzera emateko kanpaina abian jarri du Sopelako Udalak. Horrela, Metro Bilbaoko lehenengo eta bigarren linietako geltokietan egongo dira jarrita, astebetez, kartelak.
  Politika 2004-07-16 19:32

Udal gobernuen 25. urteurrena ospatuko du asteartean Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, herrian udal gobernu "demokratikoak" daudenetik 25 urte betetzen direla ospatuko dute uztailaren 20an, hau da, Santa Mariñe egunean. Egun horretan egingo den ekitaldira, 1979tik gaur egunera egondako agintaldi guztietako zinegotziak gonbidatuta daude.
  Kultura 2004-07-14 21:37

Skalariak taldeak emango die hasiera Larrabasterrako jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasi eta igandera bitartean, Karmengo jaietan murgilduta ibiliko dira sopeloztarrak, Larrabasterran. Lau egunetan zehar jolasak, musika, lehiaketa gastronomikoak, kirol txapelketak eta abar egongo dira txiki zein nagusien gozamenerako. Besteak beste, 19:00etan suziria bota eta, Gazte Leku fanfarriak alaitutako koadrila jaitsieraren ostean, arku tiro erakustaldia egongo da Urgitxieta plazan, Sopelako D'Arco elkartearen eskutik. 20:00etan, berriz, "Arrantzaleen jokoak" prestatu dituzte neska-mutikoentzat Kulki taldekoek. Azkenik, gaua musika doinuez beteko dute, 23:30etik aurrera, "5 contra" eta "Skalariak" taldeek.
  Jendartea 2004-07-14 20:30

Sopelan oso ondo bizi direla uste dute auzotar gehienek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikerfel enpresak Sopelako Udalarentzat egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren astelehenean Komunikazio, Informazio eta Turismo batzordean. "Horren bidez, sopeloztarren iritzia ezagutuko dugu; garrantzitsua baita guretzat guztion iritzia jakitea gero herria eraikitzeko", adierazi zuen Ricardo Ibarra alkateordeak. Ikerketaren arabera, udalerriaren ezaugarri aipagarrienak "kalitatezko bizimodua eta lasaitasuna" dira, auzotarren ustetan.
  Jendartea 2004-07-12 20:28

Oraingoa kendu eta wi-fi antena berria jarriko dute Sopelako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopeloztar guztiei aurkeztu zitzaien egunetik hilabete batzuk pasa ondoren, wi-fi sarearen gaineko lehenengo balantzea egin du Sopelako Udalak. Hondartzari dagokionez "primeran ibili da" Ricardo Ibarra Informazio, Komunikazio eta Turismo arduradunak baieztatu duenez. Hala ere, ezin da gauza bera esan udaletxe ondoko antenari dagokionez. Hori dela eta, antena berria jarriko dute potentzia hirukoizteko, zinegotziak azaldu duenez. “Horrela hasieran markatutako helburuak lortuko omen ditugu” esan du Ibarrak.
  Jendartea 2004-07-12 20:07

Herritarren eta udaltzainen arteko elkarlana bultzatzeko, "Elkar Laguntzen" kanpaina abian Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaltzaingoarekiko harremana hobeagoa izan dadin, "Elkar laguntzen" ekimena abian jarri du Sopelako Udalak. Aste honetatik aurrera, kaleetatik jarritako kartelen bidez emango dute ezagutzera aipatutako sentsibilizazio kanpaina. Izan ere, sopeloztarren eta udaltzainen arteko elkarlana sustatu nahi dute.
  Jendartea 2004-07-09 19:56

Hondartzako langa dela eta, Ingurumen Ministerioan salaketa jarri du EKAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kontsumitzaileen elkarteari erantzunez, areatzetara sartzea "librea eta doakoa" dela adierazi du Sopelako alkateak

Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzan salaketa aurkeztu du Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak (EKA), bere ustez, herriko "hondartzetara sartzea eragozteko, Sopelako Udalak langa jartzea Kosta Legea eta honen garapenerako araudia urratzen duelako". EKAkoen hitzetan, "herritarrok dauzkagun bi eskubide bortxatzen dira: alde batetik, hondartzara sartzeko askatasuna edota eskubidea, eta, beste aldetik, ingurumenaz gozatzeko eskubidea". "EKAk adierazitakoaren aurka", Sopelako hondartzetara sartzea, edozein pertsonarentzako "librea eta doakoa" dela erantzun du gaur, prentsa ohar bidez, Imanol Garai alkateak.
  Jendartea 2004-07-02 22:05

Babes Ofizialeko 19 etxebizitza egingo dituzte Sopelako Zaldu poligonoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udalak egindako aurrikuspenak betetzen badira, Babes Ofizialeko 19 etxebizitza egongo dira Zaldu poligongoan. Izan ere, ahal den lasterren, akordio batetara heldu nahi dira Eusko Jaurlaritzarekin, egokitu zaizkien lursailetan etxe horiek eraikitzeko. Egiten ari diren urbanizazioan markatuta dauda jada lurrak. Gainera, etxebizitzez gain, erabilera publikoko hainbat lokal ere jarriko ditu udalak, oraindik zertarako erabiliko dituzten ez dakiten arren. Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailarekin eta Sopelako Udalaren arteko hitzarmena baliteke udan zehar sinatzea.
  Jendartea 2004-06-28 22:56

Gizon bat atxilotu dute Sopelan kotxe batetik sakeleko telefonoa lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 29 urteko gizonezko marokoar bat atxilotu zuen igande honetan Sopelan (Bizkaia) auto batetik sakeleko telefono bat lapurtzea leporatuta, Polizia autonomoko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Gertaera atzo arratsaldeko 18,30ak aldera izan zen. Emakumezko bat bere berebilean zegoen leihoak zabalik zituela eta, kopilotuaren jesarlekuan zegoen sakeleko telefonoa lapurtu zion orduan gizonak.
  Iritzia 2004-06-24 23:20

Lau gehi hiru berdin bat edo bat berdin bat? - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ez da larregi arakatu beharrik geure historia liburuetan, Euskal Herria bat izan danaren ideia han eta hemen zabalduta dagoela ikusteko. Euskarari jarraituta beharrezko argibideak eta bi topatuko ditugu. Euskeldun, üskaldun, euskaldun. Testolari, pertsuslari, bertsolari. Beste gako batzuez aurkako zentzuz esandakoak, Euskal Herriaren izan batua ilundu edo lausotze bidean atxaki derditxaduak dakarrez: herri erakundeen garapenaren ganean idatzitakoa, Nafarroako erreinuaren gorabeherak...
  Kultura 2004-06-24 23:09

Dolmen ibilbidea zabalduko dute Munarrikolandan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Munarrikolandan dolmen ibilbidea zabaltzeko asmoa agertu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Sopela eta Berangoko Udalek. Bertan zazpi trikuharri ikusteko aukera egongo da eta, bide batez, bi udalerrien artean kokatutako eremu horren balio megalitikoa sustatu nahi dute. Besteak beste, ekainaren 26an, Fernando Bazeta EHUko Arte Ederretako irakasleak emango duen hitzaldiarekin inauguratuko dute ibilbidea. Sopelako udaletxean izango da ekitaldia, 11:00etatik aurrera.

Nabarmenak

Zorion agurrak