Politika 2005-02-04 13:08

Sopelako udal webguneak europar konstituzioari buruz erdarazko informazioa eskura jarri du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udalak otsailaren 20an bozkatuko den Europako Batasunaren Konstituzio-Itunari buruzko informazioa erdaraz eskuratzeko aukera eman die internetetik nabigatzen duten sopeloztar guztiei. Udal webguneak (www.sopelana.net) www.europa2005.net erdara hutsezko webgunera bideratutako esteka bat zabaldu du berriki. Europa2005.net "Europa Constitucion 2005" ekimenaren barruan kokatzen da.
  Kultura 2005-02-03 22:24

Mexikarrez jantziko da Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar inauteriak ospatuko ditugu Sopelan. Zipiriñen eta Ander Deuna ikastolan jaia ostiral goizean izango den arren, herritik mozorroturik irteteko jarri dute arratsaldeaa. Gainera, aurten gaia komunean ezarri da herriko tabernen artean: Mexiko. Gaueko hamarretatik aurrera “mariatxi” talde bat tabernetatik pasatuko da jaia girotzeko eta herria Mexikoz jantziko da.
  Politika 2005-02-02 20:45

Oskar Matute EB-Berdeaken legebiltzarkidea egoera politikoaz hitz egingo du bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Oskar Matute Ezker Batua-Berdeakeko legebiltzarkideak gaur egungo egoera politikoari buruz mintzatuko da jendaurrean Sopelako udaletxeko hallean bihar arratsaldeko 19:30ean. Ondoren publikoaren galdereei eta sortzen diren eztabaidei erantzungo die EB-Berdeakeko Presidentziako koordinatzaileak.
  Kultura 2005-01-21 22:35

Agate Deuna eta Mozorro Lehiaketan parte hartzeko arauak kaleratu ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udalak Agate Deuna eta Mozorro lehiaketan parte hartu ahal izateko arauak publiko egin ditu. Agate Deuna ohitura denez, otsailaren 4an ospatuko da. Hurrengo egunean, otsailaren 5a, Mozorro Lehiaketa egingo da. Agate Deunan taldeka parte hartu beharko da, gutxienez hamarnaka. Mozorro lehiaketan, aldiz, bakarka aritu behar izango da. Agate Deunan parte hartuko duen Sopelako talde bakoitzak 180 euroko dieta jasoko du. Horretarako, taldea gutxienez 10 pertsonagaitik osaturik egon behar izango da, partaide guztiak sopeloztarrak izanda. Taldeak janzkera propioa eduki behar izango du, partaide guztiak berdin jantzita joan behar izango direla.
  Jendartea 2005-01-20 22:04

Sopelako emakume baten bikotekidea atxilotu dute hura jipoitzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Portugaleteko Udaltzaingoak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean herri horretako hotel batean bikotekidea kolpatzea leporatuta. Biktima Sopelako emakumea da eta, polizia-arduradunek adierazi dutenez, erasoak pairatu ditu behin baino gehiagotan, bikotekidearen kontrako salaketarik inoiz aurkeztu ez duen arren. Erasoetako batean zauri larriak eragin zizkion ustez bikotekideak. Gizonak aurrekari penalak dituela ere jakinarazi dute.
  Politika 2005-01-15 19:47

Karlos Garrido etxera orain!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal preso politikoek itxialdiaren bigarren txanda atzo hasi zutela, eta Almerian itxialdian dagoen Karlos Garridori atxikimendua adierazteko, bihar eguerdiko 13:30ean elkarreteratzea egingo da Sopelako Udaletxe enparantzan. Besteak beste hauek aldarrikatu nahi dira: Karlos Garrido gainontzeko presoak bezala Euskal Herrian egoteko eskubidea dueta eta euskal preso politiko guztien status politikoa onartzea.
  Kultura 2005-01-11 15:05

Sopelako udaletxeko beheko solairuan erakusketa gela jarriko dute maiatzerako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udaltzaingoaren aldagelak eta udal agirien artxiboak kokatzen diren udaletxeko beheko solairua erakusketa gela bihurtuko da maiatzerako. Hala ere, lanak berehala hasiko dira leku horren baldintzak aldatzeko asmoz. Era horretan, Udal gobernuak erakusketa areto berria maiatza aldera zabaltzea kalkulatu du, eta lehen erakustaldia Sopelako antzinako argazkiez osatuko nahi du.
  Politika 2005-01-10 22:50

Bere egoitzaren aurkako erasoa gaitzetsi du Sopelako PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteazken eta ostegun bitarteko gauerdian, bere egoitzan lehergailua jarri izana "beldurtzeko asmoz indarkeriazaleek egindako erasotzat" jo du Sopelako PSE-EEk. Prentsa ohar bidez adierazitakoaren arabera, "horrelako ekintzek euren egileak bizitza demokratikotik at uzten dituzte". "Mehatxu edota eraso koldarren gainetik, euren interesak defendatzeko sopeloztar guztiekin hartutako konpromisoa" mantenduko dutela nabarmendu dute sozialistek.
  Politika 2005-01-10 14:19

Atzeratu egin da PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko bozeramaileen batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur batu behar bazen ere, urtarrilaren 24an bilduko da Bozeramaileen Batzordea, orain bost egun izandako PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko. Udaleko iturriek UKBERRIri jadierazitakoaren arabera, egun horretakoa ohiko bilkura izango da. Hortaz, eguneko gaien artean eztabaidatuko dute aipaturikoa. Agerkari digital honek batzarra zergatik atzeratu den argitzerik izan ez duen arren, Jose Maria Garzia sozialisten zinegotzia Madrilen dagoela argitu dute Sopelako PSE-EEkoek.
  Politika 2005-01-07 16:05

Sopelako alkateak "sutsuki" gaitzetsi du PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Imanol Garai Sopelako alkateak deituta, datorren astelehenean bilduko da Bozeramaileen Batzordea, Errege-egunaren bezperan izandako PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko asmoz. EAJko zinegotziek osatzen duten Udal Batzarrak deitoratu egin du dagoeneko urtarrilaren 5ean gertatutakoa. Euren hitzetan, "Sopelako Udal Batzarrak herrian izandako bizikidetza demokratikoaren aurkako eraso higuingarriak gaitzesten ditu eta horien egile koldarrei mespretxua erakutsi nahi die, baita horiek bultzatu edota deitoratzeko gai ez direnei ere".
  Kultura 2004-12-31 14:13

Ohitura zaharrari helduz, Urte Barri abestuko dute berriro ere Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bigarren urtez jarraian, Urte Barri jaia antolatu du urtarrilaren 1ean Sopelako Udalak. Ohitura zaharrari eusteko asmoz, 13:00etan elkartuko dira sopeloztarrak udaletxeko plazan "Urte Barri" kanta abesteko. Bi txerri dira ospakizuneko pertsonai nagusiak: bata ona eta bestea gaiztoa. Udaletxe parean dagoen oinezkoen gunetik kalejira egingo dute abestia kantatuz. Gainera, opariak banatuko dira hurbiltzen direnen artean.
  Jendartea 2004-12-28 20:55

Sopelako hondartzetan aparkatzeko TAO ordaindu beharko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren udara begira, Sopelako kostaldean TAO zerbitzua indarrean jarriko dutela iragarri zuen atzo Imanol Garai alkateak. Zehazki, sistema horren bidez, hots, denboraren arabera (eta ez bost euroko tarifa finkoa aurtengo udaran bezala) ordaindu beharko dute, Atxabiribil eta Arrietaratik hurbil, Barinatxen kotxea utzi nahi dutenek. Besteak beste, aparkatzeko ehun toki berri egingo dituzte bertan. Udal mandatariak adierazitakoaren arabera, TAO jartzea aukeratu dute "beste hainbat udalerritan emaitza onak eman dituelako eta jadanik Sopelan aparkatzeko arazo nahikoak daudelako". Horretaz gain, garabi zerbitzua ezarri, hondartzetarako sarrerak hobetu eta horietarako errepide zatiak oinezkoentzat jarriko dituzte.
  Iritzia 2004-12-23 20:40

Hizkuntzen I. Biltzarra Argentinako Rosarion - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Batzuetan baino sarriago Europa aldean egiten ohi diren hizkuntzen gaineko biltzar edo bilkuren edukiari so, galdera honi bueltaka ibili natzaio: Zergatik ezkutatu nahi da hizkuntza zapalkuntzak beste zapalkuntzekiko duen harremana?
  Jendartea 2004-12-20 21:54

Sopelako futbol zelaia hobetzeko hogei mila euro emango ditu Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Bahitetxeak lurraldeko kirol instalazioetan egingo diren inbertsioen berri eman dute gaur. Guztira, 2004an hiru milioi euro bideratuko dituzte 24 egitasmo diruz laguntzeko. Horien artean, Sopelako futbol zelaia hobetzeko lanak egingo dira, horretarako 19.986 euro emango dutelarik (aurrekontua 29.980 eurotakoa zen arren).
  Kirolak 2004-12-17 12:45

Egoitza berria inauguratuko du gaur Ugeragak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iluntzeko zazpi t'erdietan irekiko ditu ateak Ugeraga Txirrindularitza Taldearen egoitza berria. Hain zuzen ere, “Los Angeles” auzora aldatuko dituzte bulegoak. Ekitaldira hurbiltzen direnek gela berriak ezagutu eta askaritxoa dastatu ahal izango dute.
  Jendartea 2004-12-10 15:02

Sopelako bizilaguna hil da Iruraitz-Gaunan izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, JM.S.C. 45 urteko gizonezko sopeloztarra hil egin da gaur goizaldera, N-1 errepidean gertatu den auto istripuan. Honek gidatzen zuen Audi A4 autoa kamioi baten azpira sartu da Iruraitz-Gauna herri parean, Araban, eta bertan hil da.
  Kultura 2004-11-26 17:42

Euskararen Astearen inguruko informazioa euskaraz dago azkenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gogoratuko duzuenez, www.sopelana.net-eko euskarazko bertsioa aukeratu ezkero, euskara astearen inguruko informazioa erdara hutsean agertzen zela gaitzetsi zuen joan den asteburuan UKBERRIk. Orain dela egun batzuk euskaraz jarri dabe aipatutako informazioa, bejondaiela!. Bitartean, ez ahaztu gaur hasi eta abenduaren 10era arte luzatuko direla Euskararen Astearen inguruko jarduerak Sopelan (ikusi egitaraua agendan).
  Jendartea 2004-11-24 21:33

Udaberrian garabia jarriko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herrian sortzen diren auto pilaketak saihesteko, maiatzetik aurrera garabi zerbitzua jartzeko asmoa du Sopelako Udalak. Izan ere, Ricardo Ibarra Hirigintza, Komunikazio, Informazio eta Turismo arloetako arduradunak adierazi duenez, batez ere, "kotxeak modu txarrean, bigarren iladan edota debekatutako tokietan aparkatzeagatik" sortzen dira arazo horiek. Dena den, oraindik ez dakite enpresaren bat arduratuko den horretaz. Gainera, herrigunean TAO zerbitzua jarriko duten ala ez aztertzen ari dira.
  Jendartea 2004-11-23 20:44

Saharara ordenagailuak eramango dituzte Ander Deunako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailetik hona bigarren eskuko material informatikoa batzen aritu dira Ander Deuna ikastolako neska-mutilak, Tinduf-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko asmoz. Hain zuzen ere, horiek entregatzeko, ikasketa bidaia egingo dute, abenduaren 3tik 9ra bitartean, Batxilergo lehenengo mailako ikasleek. Behar ez duten ordenagaia eman nahi duten guztiek Sopelako udaletxeko hall kulturalera eramatea besterik ez dute, 18:00etatik 21:00etara.
  Jendartea 2004-11-23 20:44

Lehenengo Hezkuntzako ikasleen gurasoen topaketak egingo dira Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aita-amek esperientziak elkartrukatu eta euren seme-alaben inguruan sor dakizkiekeen zalantzak eta kezkak argitzeko helburuarekin antolatu dute, Uribe Kostako Mankomunitatearen ekimenez, Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoen topaketak. Hain zuzen ere, jorratu beharreko gaiak aukeratzeko horien iritzia ezinbestekotzat jotzen dutelako, azaroaren 29an, 17:00etan, Zipiriñe ikastetxean egingo den bileran parte hartzera deitu dituzte aita-amak.

Nabarmenak

Zorion agurrak