Kirolak 2004-10-27 20:28

Euskadiko Txapelketarako izen ematea ostegun honetara arte dago irekita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Open mailan (surf zein bodyboardean), aurtengo denboraldiko probarik garrantzitsuenetariko bat (azken aurrekoa gainera) jokatuko da, asteburu honetan, Sopelako Arrietara hondartzan. Izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako kirolaririk onenak parte hartzen dute Euskadiko Txapelketan eta bertatik aterako dira 2004ko txapeldunak. Osteguna honetako 14:00ak arte eman daiteke izena Euskal Herriko Surf Federazioan (EHSF), e-posta edo fax bidez. Inskripzio kuota mailaren arabera izango da eta EHSFko kontu korrontean sartu beharko da dirua.
  Jendartea 2004-10-21 22:55

Oinezkoen gunea egingo dute Atxabiribil inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atxabiribil hondartzara doan errepideko azken zatian oinezkoen gunea egiteko asmoa iragarri dute Sopelako udal arduradunek. Besteak beste, areatzaren goiko aldean dagoen aparkalekurako sarbideen eta El Peñon-eko errotondatxoaren artean moztuko dute zirkulazioa. Orain egun batzuk Imanol Garai alkateak adierazi zuenez, baliteke aurtengorako martxan egotea aipatu neurria, behintzat horrela espero dute. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako ematen duen dirulaguntza eskuratu nahi du Udalak. "Lan Publikoetarako foru sailarekin hitzarmena sinatzeko agiri guztiak prestatzen ari gara. Aparkalekurako errotonda eginez, trafikoa hobeto banatu da", azaldu zuen udal mandatariak.
  Kultura 2004-10-21 22:54

Paintball-a egongo da etzi Urkoko zelaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urriaren 29an ospatuko den Udazkeneko Jaiaren harira, painball-a egongo da larunbat honetan, 18:00etatik 23:00etara, Sopelako Urkoko zelaietan. Talde bakoitza zazpi pertsonez osatuta egon beharko da. Parte hartu nahi dutenek bihar arte daukate izena emateko aukera udaletxeko Hall Kulturalean (ordutegia: 18:00etatik 21:00etara).
  Kirolak 2004-10-19 00:21

Perezek irabazi eta Larrinagak euskal zirkuitua erdietsi du Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzo jokatu zen Arxabiribil hondartzan euskal bodyboard zirkuituko hirugarren eta azken proba. Open A Mailan, David Perez izan zen garailea Aritz Larrinagaren eta Antonio Hantonen aurretik, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Joserra Martinez laugarrena izan zen. Gauzak horrela, zirkuituko sailkapen nagusian garaipena Aritz Larrinagak erdietsi zuen Perez bigarren, Hanton hirugarren eta Jon Ander Bengoetxea laugarren izan ziren.
  Kirolak 2004-10-15 21:51

"Euskal Herritar Unibertsala" saria jaso du Joane Somarribak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko Munduko Txapelketa eta gero txirrindularitza utziko du sopeloztarrak

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren eskutik hartu zuen atzo Euskal Herritar Unibertsalaren seigarren saria Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarrak. Bizikleta gainean lortutako arrakastengatik ez ezik, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko "beste inork baino lan gehiago" egiteagatik ere eskerrak eman nahi izan diote horrela txirrindulari sopeloztarrari. Horretaz gain, "Euskal Herriaren izen ona zabaltzeagatik merezi du saria", Ibarretxek nabarmendu zuenez. Bide batez, "profesionalak, babesleak, taldeak eta zaletuak ahaztu gabe", euskal txirrindularitzan diharduten guztien lana goraipatu nahi izan dute.
  Kirolak 2004-10-11 23:50

Data zehatzik gabe atzeratu dute Euskal Bodyboard Zirkuitoko azken proba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Olatuak falta zirela-eta, epaileek igandera arte atzeratu behar izan zuten larunbatean Sopelako Atxabiribil hondartzan jokatu beharreko Euskal Bodyboard Zirkuitoko hirugarren eta azken proba. Baina atzo egoera antzekoa izan zenez, data zehatzik gabe atzeratzea erabaki zuen Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). Aste honetan erabaki beharko dute noiz jokatuko den zirkuituari bukaera ematen dion proba.
  Kirolak 2004-10-08 22:48

Bi sopeloztarrek jokatuko dute Atxabiribilen Euskal Bodyboard Zirkuitoko txapela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den asteburuan surfa izan bazen, urriaren 9an eta 10ean (asteburu honetan) Euskal Bodyboard Zirkuitoko higarren eta azken proba jokatuko da Sopelako Atxabiribil hondartzan, Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) eta Peña-Txuri Surf talde lokalak antolatuta. Bihar B multzokoak lehiatuko dira eta, igandean, A multzokoen txanda izango da. Azken egunean lehia gogorra espero da gainera. Izan ere, David Perez (Europako zirkuitoan liderra) eta Aritz Larrinaga (euskal zirkuitoko burua) lehiatuko baitira maila gorenean. Biak sopeloztarrak.
  Kirolak 2004-09-30 23:52

Euskal Surf Zirkuitoko txapela egongo da jokoan asteburuan Atxabiribilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zumaian eta Donostian lehenengo bi kanporaketak egin ondoren, Euskal Surf Zirkuitorako puntuagarria den azkenengo proba jokatuko da urriaren 2an eta 3an (asteburu honetan) Sopelako Atxabiribil hondartzan. Egongo diren bost kategorietan (Surf Open, Emakumeak, Sub 18, Sub 16 eta Longboard) ehun suflari baino gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek, Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) eta Peña-Txuri Surf talde sopeloztarrak alegia. Izan ere, puntuez gain, 1.900 euroko saria egongo da jokoan. Beste alde batetik, urriaren 9an eta 10ean (hurrengo asteburuan), Euskal Bodyboard Zirkuitoko azken proba jokatuko da, Atxibiribilen ere bai. Izena emateko 94 473 51 25 telefono zenbakia eta ehsf@euskalsurf.com e-posta jarri dute.
  Jendartea 2004-09-21 23:49

Marrazkia egiteagatik kamiseta jasoko dute Sopelako umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako udaletxeko hall kulturalean marrazki bat aurkezten duten umeek kamiseta bat jasoko dute opari moduan, asteazken honetan, 18:00etatik 21:00etara. Irudi guztiek Kotxerik Gabeko Eguna edota horren inguruan udalerrian egin diren jarduerak izan beharko dute gai moduan. Horiekin erakusketa egingo da udal pilotalekuan. Beste alde batetik, aipatu lekuan zein turismo bulegoan “Sopel-bus” edo “Hondar-bus”eko 12 bidaia-txartela aurkezten dutenei 2,13 euroko balioa duen creditrans bat oparituko zaie.
  Jendartea 2004-09-20 23:26

Arrietara inguruetara kotxeak sartzeko debekua mantenduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Behin udaldia amaituta, Larrabasterrako Arrietara hondartzarako bidea ibilgailuentzat itxita mantentzea erabaki du Sopelako Udalak. Ricardo Ibarra Informazio, Komunikazio eta Turismo zinegotziak "El Correo" egunkariari adierazitakoaren arabera, neurri hori ezartzeak hasieran protestak eragin arren, "beharrezkoa da gunea oinezkoentzat egitea, emaitza onak eman dituelako". Hala ere, areatzatik 100 metrora dagoen langa kendu eta "oraindik erabaki gabe" dagoen beste sistema bat jarriko dute, besteak beste, auzotarrenak edota bestelako baimendutako ibilgailuak sar daitezela errazteko. Eta kostaldean dauden ostalaritza lokaletako zamalanetarako ordutegiak egongo dira. Horiek guztiak adosteko, bilera egingo dute, aste honetan, bertako bizilagun eta kaltetuekin. Barinatxeko aparkalekuari dagokionez, ordaintzeko modua aldatuko dute. Uda honetako 5 euroko kuota finkoa kendu eta aparkatutako denboraren arabera ordaindu ahal izango du kotxeetako jabeek. Baliteke makina bereziak jartzea horretarako.
  Jendartea 2004-09-20 23:25

Abadesolo igerilekuen inguruan, akordio batera heldu dira Gorliz eta Sopelako udalek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Abadesolo igerilekuetan tarifa berriak jartzearekin batera sortutako egoeraren ondorioz, Gorlizek ekonomikoki laguntzea erabaki dute bi herrietako udal erakundeek, bigarren horretan erroldatutako aipatu kirol instalazioetako bazkideek orain arte izan dituzten antzeko baldintzak mantendu ditzaten. Halaber, datorren urtera begira, Barrika eta Urdulizko udalek Sopelakoarekin daukatenaren antzeko hitzarmena Gorlizek ere lortzeko lehenengo pausuak ematea adostu dute bi alkateek.
  Jendartea 2004-09-17 00:23

Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan, bizikletada egingo dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irailaren 22an, Europako herrialdeetan ospatzen den Kotxerik Gabeko Egunarekin bat egin eta, azteazken horretan, "ahal dela" autorik ez erabiltzeko gonbitea luzatu die herritar guztiei Sopelako Udalak. Horrekin batera, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan, hainbat jarduera antolatu dituzte irailaren 17 eta 19rako. Besteak beste, igandean, adin guztietako lagunentzako bizikleta ibilaldia egingo dute, Ugeraga kirol elkartearen laguntzaz. Besteak beste, 12:30ean abiatuko dira Udaletxeko plazatik eta udaltzainen kotxea joango da aurretik eta auto erratza eta anbulantzia atzetik. Parte hartzaileei kaskoa ez ahazteko gogorazten diete antolatzaileek.
  Jendartea 2004-09-14 23:37

Auzo bazterrak eta herrigunea lotuko ditu Sopel-busek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herritarren eskaerei erantzunez, Sopel-bus abian jartzea erabaki du Sopelako Udalak, urrutiko auzoak metro geltokiekin eta herrigunearekin lotzeko. Zerbitzua asteazken honetan bertan hasiko da eta honako hau izango da bere ibilbidea: Urbaso kafetegi aurreko autobus geltokia - Kanpina - Sopelmar - Euskadiko Kutxa - Nagusien Etxea- Larrabasterrako metro geltokia (Jako denda aurrean) - Urbaso kafetegia. Txartelen prezioa, berriz, 0,50 eurokoa izango da eta, 5 euro ordainduz, 12 bidai egiteko bonua eros daiteke. Urbaso kafetegian, Keltse, Yako Konfiturak eta Zutarri tabernan egongo dira salgai txartelak. Bonuak merkeago eskuratu ahal izateko, etorkizunean eskaintza ezberdinak egongo direla adierazi dute udal arduradunek. Momentuz, irailaren 17 eta 19a bitartean, Sopel-buseko 12 bidaientzako bono bat aurkeztuz (Hondar-buseko bonoak ere onartuko dira) 2,13 euroko creditrans-a jasoko dute dohainik, udaletxean dagoen turismo bulegotik pasatzen direnek. Eskaintza izakinak bukatu arte izango da baliogarria.
  Jendartea 2004-09-13 21:59

Arrietara hondartzan bainulariei lapurtzeagatik, gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lapurreta egitea egotzita, 22 urteko gaztea atxilotu zuen igande arratsaldean Ertzaintzak, Sopelako Arrietara hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 19:30ak aldera, hondartzainen deia jaso zuen polizia autonomikoak, une horretan uretan zeuden bainularien motxiletatik lapurtzen ari zen gizona atzemanda zeukatela iragarriz. Gertatutakoa egiaztatu ostean, B.H. aljeriarra atxilotu zuten bertara joandako polizia agenteek.
  Kultura 2004-09-10 21:22

Fermin Ortiz eta Eusebio Roura zirenen omenez, sukalkia egingo dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Auzotarren artean oso ezagunak ziren zendutako bi sopeloztarren omenez, sukalki lehiaketa antolatu dute, lehendabiziko aldiz, asteburu honetan udalerrian ospatuko den Euskal Jaiaren barruan. Euskadiko XXIII Marmitako Txapelketako irabazlea izandako Fermin Ortiz Sopelako Moskortik Txokoko kidea zen. "Eusebito" goitizenez ezaguna zen Eusebio Rourak, berriz, herriko festak alaitu ohi zituen panderoa joaz. "Fermin eta Eusebio" Sukalki Txapelketa igandean izango da, udaletxe inguruan, 10:00etatik aurrera.
  Jendartea 2004-09-09 22:09

Biluzik egon ezean, ezin lasterketarik egin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Patxi Ros 1998 trofeoa" Sopelako Lasterketa Nudistaren bostgarren edizioa egingo da larunbat honetan, 12:00etatik aurrera, Sopela eta Getxo udalerrien artean dagoen Barinatxe hondartzan. Guztira, 5.000 metroko ibilbidea (zirkuitura bi itzuli) osatu beharko dute parte-hartzaileek hondar gogorraren gainean, itsasbehera orduekin batera. Nahiz eta umeak nagusiekin batera aterako diren, ibilbide laburragoa beteko dute. Hori bai, guztiek biluzik egin beharko dute lasterketa. Hala ere, nahi izanez gero, txapela, eguzkitarako betaurrekoak, galtzerdiak eta oinetakoak jantzi ahal izango dituzte. Izen ematea egunean bertan egin ahal izango da Barinatxen bertan, 11:00etara arte. Aurrekoetan bezala, Euskal Naturista Elkarteak antolatu du ekitaldia.
  Jendartea 2004-09-09 21:56

Igandera arte ibiliko dira Sopelako hondartzetara doazen autobusak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko hondartzetara arteko autobus zerbitzuak irailaren 12ra arte mantentzea erabaki du Sopelako Udalak. Ricardo Ibarra Hirigintza, Komunikazio, Informazio eta Turismo zinegotziak adierazi duenez, "zaila zen arren, zerbitzua egun horretara luzatzea erabaki dugu, auzotarrek begi onez ikusten dutelako". Izan ere, ikasleak eskoletara eramateko ere erabiltzen dira autobus horiek.
  Jendartea 2004-09-01 22:11

Sopelako Udaltzaingoak zuzendari berria du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaltzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz, erakunde horretarako zuzendaria izendatu du Sopelako Udalak. Polizia agenteen eta herritarren arteko elkarlana bultzatzeko, udan zehar garatutako "Elkar laguntzen" kanpainaren ildotik, Udal Gobernu Batzordeak udaltzaingorako ezarritako helburuak betetzen lagunduko du arduradun berriak. Besteak beste, Eleizalde plazan egongo den komisaria berria inauguratuko da bere zuzendaritzapean. Udal arduradunek adierazi dutenez, "polizia agenteek euren lana egitea erraztuko dute instalazio berriek".
  Jendartea 2004-08-31 22:04

Kirol-instalazioen tarifa berriak onartu ditu Sopelako udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako udal kirol-instalazioen tarifak aldatzea eta horiek eskola ikasturte berrira egokitzea onartu da gaurko osoko bilkuran, alderdi politiko guztien aldeko botuarekin. Adierazi dutenez, herrian erroldatutakoei mesede egin nahi diete neurri horren bidez, Abadesoloko igerilekuen eta Urkoko instalazioen finantziazioa udal diruarekin egiten delako osorik. Tarifa berriak bihartik, irailaren 1etik, aurrera egongo dira indarrean. Gaur egun, 9.000 bazkide baino gehiago dago bietan.
  Jendartea 2004-08-25 23:01

Sopelako eta Bakioko Udalek hondartzen kalitatea eta trafikoaren antolamendua aztertuko dute bilera batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako eta Bakioko Udalek bilera bat egingo dute denbora gutxira udan zehar hondartzen kalitatearen kudeaketa eta trafikoaren antolamendua nola egin duten aztertzeko asmoz, Sopelako Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Ordezkariek, bi udalerrietan egindako lanaren inguruan hitz egingo dute bilera horretan, bakoitzak erabilitako teknika eta erak analizatzeko helburuarekin.

Nabarmenak

Zorion agurrak