Kirolak  Sopela 2017-07-11 18:41

Lazkanok irabazi du Sopelan, eta Healyk, Bizkaiko Itzulian

Lazkanok irabazi du Sopelan, eta Healyk, Bizkaiko Itzulian

Ben Healy txirrindulari ingelesak lortu zuen garaipena Bizkaiko Itzuliaren sailkapen nagusian, domekako bigarren sektorean nagusitu ondoren. Zappi taldeko kideak irabazi zuen Balmasedan hasi eta bukatu zen 11,9 kilometroko erlojupekoan. Goizean, Oier Lazkano gasteiztarrak esprintean lortu zuen garaipena Sopela-Sopela etapan, 69,4 kilometro bete ondoren.

  Kultura  Sopela 2017-07-11 15:59

Sanpedroen ostean, Karmengo jaiak ospatuko dituzte Larrabasterran

Sanpedroen ostean, Karmengo jaiak ospatuko dituzte Larrabasterran

Eguenean, hilaren 13an, hasiko dira Karmen jaiak Larrabasterran, eta domekara arte iraungo dute.

  Kultura  Sopela 2017-07-11 10:51

Surfari buruzko film laburren lehiaketa, Sopelan

Surfari buruzko film laburren lehiaketa, Sopelan

Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.

  Kultura  Sopela 2017-07-10 18:17

Giro aparta izan da Sopelako jaietan!

Gozatzeko aukera asko eman dute Sopelako San Pedro jaiek. Kuadrilla-lehiaketaren probak, kalejirak, dantzarien eta erraldoien saioak eta umeen grafiti- eta talo-tailerrak izan dira ekimen arrakastatsuetako batzuk.

  Kirolak  Sopela 2017-07-10 17:58

Domekan egingo dute Sopelako Lasterketa Nudista

Domekan egingo dute Sopelako Lasterketa Nudista

Beste urte batez, Patxi Ros Saria lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak. Aurtengoa 18.a izango da; domekan, uztailaren 16an, egingo dute, Barinatxe hondartzan.

  Jendartea  Berango  Getxo  Gorliz  Sopela  Uribe Kosta 2017-07-10 13:20

Justuri batek eragindako sutea amatatu dute Azkorrin

Justuri batek eragindako sutea amatatu dute Azkorrin

Azken egunotan esku bete lan ibili dira Artatzako suhiltzaileak. Bero olatuaren eraginez, suteak hasi ziren Gorlizen, Sopelan eta Berangon, aurreko egunotan. Atzo, ostera, ekaitzaren erdian, justuri batek jo zuen Azkorrin, 21:40ak aldera, eta sute bat abiatu zen bertan. Denak amatatu zituzten suhiltzaileek, traba handi barik.

  Kirolak  Sopela  Uribe Kosta 2017-07-05 17:15

Gloria Rodríguez nagusitu da Larrabasterran, Lointekek dena irabazi duen aste-akabuan

Gloria Rodríguez nagusitu da Larrabasterran, Lointekek dena irabazi duen aste-akabuan

Gloria Rodríguez Lointek taldeko txirrindulari murtziarrak irabazi zuen Larrabasterrako III Karmen Saria pasa den zapatuan, 23 urtez azpikoen eta elite mailetan. Bere atzean, Eider Merino eta Alba Teruel taldekideak sartu ziren, azken hori gainera 23 urtez azpikoen buru; hala, Lointeken erabateko nagusitasuna podiumean islatu zen. San Martzialgo igoeran eta Berriatuan, ordea, Eider Merinok irabazi zuen. Hortaz, Merino Euskaldun Txapelketako maillot berde berria da, Alba Teruel taldekidearen kaltean.

  Kultura  Sopela 2017-07-03 18:12

Aske utzi dute Sopelako sexu-erasoaren inguruan atxilotutako gizonezkoa

Aske utzi dute Sopelako sexu-erasoaren inguruan atxilotutako gizonezkoa

Berria.eus agerkari digitalak zabaldu duenez, emakume batek salatutako Sopelako sexu-erasoagaz lotutako 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, domeka. Komunikabideak gaineratu duenez, azken hori aske geratu zen, epailearen aurretik igaro ostean.

  Jendartea  Sopela 2017-07-01 20:51

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sopelako jaietan

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sopelako jaietan

Emakume bati sexu-erasoa egin diote bart, Sopelako jaietan, udal-arduradunek jakinarazi dutenez. Hala, Udalaren Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena" adierazi dio, aho batez, gertaera horri; era berean, "laguntasuna" azaldu dio erasotutako emakumezkoari. Ildo berean, bihar, domekan, erasoa gaitzesteko 15 minutuko kontzentrazioa egingo dute, 12:00etan, udaletxearen aurrean.

  Kultura 2017-06-27 13:13

Uztailarekin batera, bertsozaleak Sopela aldera!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Uztailarekin batera, bertsozaleak Sopela aldera!

Uztailaren hasiera oso indartsua izango da Sopelan. Batetik, zapatuko saioak (hilaren 1ean) konbinazio ausarta bezain erakargarria esakiniko digu: Mendiburu, Lizaso, Bartra, Arzallus; eta domekan (hilak 2) sari banaketa "bertsotsua" izango dugu Arrate, Paule eta Unairen eskutik. Miren Loizagaren gaiek kalitatezko errematea emango diote bertso-asteburuari. Denok Sopelara, belarriz gozatzera! http://www.albe.eus/berriak/702-uztailarekin-batera-bertsozaleak-sopela-aldera

  Kultura  Sopela 2017-06-27 11:21

Bihar hasiko dira San Pedro jaiak, Sopelan

Bihar hasiko dira San Pedro jaiak, Sopelan

Kuadrillek txosnetatik udaletxera egingo duten jaitsieragaz emango zaie hasiera San Pedro jaiei, bihar, ekainaren 28an; 19:00etan abiatuko dira lagun-taldeak eta, helmugara helduta, erakustaldia egingo du bakoitzak. Horren ostean, 21:00etan, pregoia irakurri eta txupina botako du Sopelako emakume kirolariek, udaletxeko balkoitik. Ospakizunek uztailaren 2ra arte jarraituko dute.

  Jendartea  Sopela 2017-06-27 10:11

Ospitalerako errepidea egitea erabakita dauka Sopelako Udalak, Denok Bateraren ustez

Ospitalerako errepidea egitea erabakita dauka Sopelako Udalak, Denok Bateraren ustez

Sopelako Udalak martxan ipini duen prozesu parte-hartzailearen aurrean, bere iritzia plazaratu du Denok Batera (DB) alderdiak. Euren berbetan, "ez dakigu zer erabakiko duten biztanleek; daborduko Gobernu-taldeak Osteiko bidea gauzatzea erabaki du".

  Jendartea  Getxo  Leioa  Sopela 2017-06-22 17:15

Erretako edukiontziak ordezkatzeko laguntzak eztabaidatuko dituzte bihar Batzar Nagusiek

Erretako edukiontziak ordezkatzeko laguntzak eztabaidatuko dituzte bihar Batzar Nagusiek

Arturo Aldecoa batzarkideak eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari martxan ipin ditzan "piromanoek zabor-edukiontziak erre izanagatik kaltetutako udalei zuzendutako edukiontzi berriak erosteko laguntzak". Bere proposamena eztabaidatuko du bihar Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordeak.

  Jendartea  Sopela 2017-06-21 12:28

Urdulizko ospitalerako errepidea egiteko prozesu parte-hartzaileak eztabaida eragin du Sopelan

Urdulizko ospitalerako errepidea egiteko prozesu parte-hartzaileak eztabaida eragin du Sopelan

Olabideko industrialdearen eta Osteikoko etxebizitzen gunearen artean, bide bat egiteko asmoa agertu du Sopelako Udalak, eta horren inguruko prozesu parte-hartzailea martxan ipini du. Olabide kalea eta Urdulizko ospitalea lotuko lituzke errepide berriak. Maiatzean egindako inkestaren arabera, bide hori eraikitzeko beharrizana 10etik 7,87koa dela esan dute sopeloztarrek. Uribe Ospitalea herri-plataformak, ordea, "azpijokotzat" jo du Udalak telefonoz egindako galdeketa; "Urdulizera doan bide berria egitea justifikatu nahi du Udalak, galdera nahasiak eta alderdikoiak eginez", salatu dutenez. Hala, Uribe Ospitalea herri-plataformak ekainaren 27ko osoko bilkurara joatera deitu ditu herritarrak.

  Kultura  Sopela 2017-06-17 11:00

Katigatuak kuadrilla: "Pasa den urteko erakustaldia gainditzea oso zaila izango da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Katigatuak kuadrilla: "Pasa den urteko erakustaldia gainditzea oso zaila izango da"

Katigatuak kuadrilla sopeloztarrak herriko jaietako txupina jaurtiko du aurten. Iazko kuadrillen txapelketa irabazi zuten, jaitsierarako egin zituzten mozorro ikusgarriei esker. Herriari bizitasuna emateko konpromisoa berretsiko dute aurten ere, beste 25 bat kuadrillakaz batera. Festak barrutik bizitzera gonbidatu dituzte oraindino hala egin ez dutenak.

  Jendartea  Sopela 2017-06-14 12:53

Olabideko prozesu parte-hartzailea dela eta, batzarra egingo du gaur Uribe Ospitalea plataformak

Olabideko prozesu parte-hartzailea dela eta, batzarra egingo du gaur Uribe Ospitalea plataformak

Sopelako Udalak Olabideko industrialdearen eta Osteikoko etxebizitza-gunearen arteko bidea egitearen inguruko prozesu parte-hartzailea martxan ipini du; Olabide kalea Urdulizko ospitaleagaz lotuko luke errepide berriak. Hala, horri buruzko hausnarketa egiteko, Uribe Ospitalea plataformak batzarra egingo du gaur, eguaztenean; Kurtzioko kultur etxean izango da, 19:00etan.

  Jendartea  Sopela 2017-06-13 12:53

Urpeko zuntz optikoko kablea Sopelara heldu da

Sopela eta Virginia Beach (AEB) lotuko dituen Marea izeneko urpeko zuntz optikoko kablea gaur goizean heldu da Bizkaiko udalerrira. Lanak hemen hasi behar zituzten; hala ere, plangintza-aldaketa egin da; maiatzaren 24an hasi ziren kablea Atlantiko ozeanoan barrena zabaltzen, AEBetako ekialdeko kostaldetik hasita.

  Jendartea  Sopela 2017-06-07 13:30

Sopelako zenbait kaletan trafikoa moztuko dute, Kosta Trailen eraginez

Sopelako zenbait kaletan trafikoa moztuko dute, Kosta Trailen eraginez

Domeka honetan, ekainaren 11n, egingo dute Sopelan Kosta Trailaren hamabigarren edizioa. Elkartasunezko mendi-lasterketa horren ondorioz, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da barikutik aurrera.

  Kultura  Sopela 2017-06-01 11:30

Burdin Hesira bisita gidatua egin ahal izango dute sopeloztarrek, domekan

Domeka honetan, ekainak 4, ezagutu ahal izango da Burdin Hesia izeneko defentsa-lerroa izan zena. Sopelako Turismo Bulegoak antolatuta, bisita gidatua egingo dute Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzak eraikitako azpiegitura militarrera.

  Jendartea  Sopela 2017-05-31 16:55

Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona ikertu ditu hondartzan lapurreta egitea egotzita

Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona ikertu ditu hondartzan lapurreta egitea egotzita

Sopelako Udaltzaingoak 22 eta 26 urte bitarteko gizonezko bi eta emakume bat ikertu ditu, maiatzaren 24an Arrietara hondartzan bainulari batzuei lapurreta egitea egotzita.

Nabarmenak

Zorion agurrak