urt 18, 13:39 Sopela
Iaz gurasoen pazientzia bukatu zen, eta 2020an zehar mobilizazioak egin zituzten. Beraien iritziz, zentroaren leku-arazoa hain da larria irakaskuntzaren eta bestelako zerbitzuen kalitatea murriztea eragiten duela. “Leku- eta egokitze-arazo larriak ditugu, baita Euskadin ustez dauden kalitate-estandarrak betetzeko ere”, adierazi zuten Gurasoen Elkartekoek. Horiek diotenez, Bizkaian ikasle gehien duen ikastetxe publikoetako bat da Zipiriñe: 925, gaur egun.
urt 15 Sopela
Datozen asteetan esleituko duten kontratu berriaren bitartez, udalerriaren itxura hobetu gura du Sopelako Udalak. Horretarako, baliabide materialetan inbertsioa egingo du gobernu-taldeak, eta langile kopurua handitzea aurreikusi du. Kontratuak aurreikusten ditu lorategien zainketa, berdeguneen garbiketa eta herriko zuhaitzen mantentze-lanak, besteak beste.