api 24, 09:45 Sopela
Itzalkinez betetako hondartza baten aurreko kiosko bat, eta gainbeheran dagoen paperezko prentsa saltzeko emakume bi; belaunaldi, leku eta errealitate ezberdinetakoak biak. Testuinguru horretan, protagonista horien arteko pasadizoak eta barne-liskarrak mahai-gaineratu ditu Lizar Begoña sopeloztarrak Mundu zitalaren kontra izeneko eleberrian. Martin Parr artistaren argazkietan oinarritutako iruditegia baliatu du horretarako, eta Ainara Alkorta margolari eta lagunak egin du azala, kolorez betetakoa, Benidorm bezalako “basamortu urbano” baten dekadentziaz eta kontrasteez hausnartzera gonbidatzen gaituena.
api 23, 16:32 Sopela
Apirilaren 20an, aurreko zapatuan, Sopelako Barinatxe Txistu Taldeak 25 urte bete zituen. Hala, urteurrena handikiro ospatu eta txistuen artean herria festa giroan piztu zuten. Sopelako Musika Eskolako irakasle Maitena Aurrekoetxea Elortegi da taldearen sortzaile eta zuzendaria, eta bi hamarkada pasa ostean, baieztatu du Barinatxe bere "bizitza" dela.