Gaurtik astelehenera, idi-proben txapelketa izango da Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 17:24
Idi-proba baten artxiboko irudia. © JOSU ASTRAIN

Aste-akabu honetan, barikutik astelehenera, Urdulizko Iparralde probalekuak hartuko du idi-proben txapelketako 23. edizioa. Gaur, barikuan, hiru idi-pare lehiatuko dira, honako ugazabenak: Lemoizko Andraka auzoko Andraka jatetxea, Orioko Oliden, eta Mungiako Birle herri-kirolen elkarteko Iñaki Lopategi.

Zapatuan, berriz, Ekaitz Elorduy berangoztarraren abereak izango dira eskualdeko ordezkariak. Eurekaz batera, honakoen idiak izango dira probalekuan: Laukizko Landazabalenak eta Laudioko Goirigolzarrirenak. Azken dema astelehenean jokatuko da, aurrekoak legez 21:00etan. Idi-proba nagusiak lau abere-bikote hartuko ditu. Abereak eroango dituzte honako jabeek: Erandioko Goierri auzoko Lopiortu, Muruetako Kamiñoko jatetxea, Bermeoko Aurrekoetxea anaiak, eta Mungiako Birle elkarteko Laski. Txapelketako irabazleak 1.500 euro eroango ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun