Esther Alonsok irabazi du Urdulizko jaietako kartel-lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 24a, 11:40
Esther Alonso. © LEIOAKO UDALA

Urdulizko Andra Mari jaiak irailean izango badira ere, daborduko badago festak iragarriko dituen kartela; jai-liburuxkaren azala ere izango da. Esther Alonso Ciria, 36 urteko leioaztarra izan da jai-batzordeak antolatutako lehiaketaren irabazlea. Hori dela eta, Alonsok 400 euro erdietsi ditu sari gisa.

Alonso Arte Ederretan lizentziatua da eta aurretik Leioako sanjuanetako kartel-lehiaketa irabazi zuen, besteak beste.

Era berean, Julene Urkiaga mungiarrak publikoaren saria jaso du, herritarren botoei esker, 100 euro bereganatuz. Azkenik, Sonia Suancesentzat izango dira beste 100 euro, saririk jaso ez duen aurreneko urduliztarra izan delako.

Andra Mari jaietako kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun