Darpon "tristetu" egiten da Urdulizko ospitalari egindako kritikakaz

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 7a, 10:57
IREKIA - EUSKO JAURLARITZA

Sindikatuek egindako kritikei erantzun die Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, SER irrati-kateko "La Ventana Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan. Gaur pazienteak zaintzen hasi den Urdulizko Alfredo Espinosa ospitaleko zerbitzuetako batzuk (garbiketa orokorra, arropa-garbiketa, sukaldaritza eta segurtasuna) pribatizatu egingo zirela salatu zuten langileen erakundeek. Darpon, ordea, "tristetu" egiten da, "garbiketa kanpoko enpresa batek edo funtzionarioek egiten dutela arazoa dela planteatzen dutenean".

Osasun sailburuak gaineratu duenez, "erietxe berriak 425 lanpostu berri sortuko ditu, kategoria denetan; zein enpresak sortu du horrenbeste lanpostu Euskadin, azken urteetan?".

Uztailaren 1ean inauguratu zen ofizialki Urdulizko ospitale berria, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Jon Darpon Osasun sailburua, Osakidetzako zuzendari nagusia eta zenbait legebiltzarkide bertan zirela. LAB, ELA, SATSE, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek, "ospitalea %100ean publikoa" izan behar duela aldarrikatu zuten. "Zerbitzu denak Osakidetzako langileek eman behar dituztela diogu; besteak beste, sukaldea, garbiketa eta mantenua", gaineratu zutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun