Sabin Merinok 19. zenbakia erabiliko du

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 18a, 12:18
Sabin Merino, Lezaman.

Sabin Merino Athleticeko aurrelari urduliztarrak 19. zenbakia jantziko du hemendik aurrera elastiko zuri-gorrian. Ibaiganeko klubak jakinarazi duenez, golegileari Iker Muniain zeukan zenbakia egokitu diote, iruindarrak 10.a hartu ondoren.

Sabin Merinok 25. zenbakia eroan zuen aurreko denboraldian, Ligan; eta 27.a, Europako lehiaketetan. Zenbaki horiek Saborit eta Yeray-ren esku geratu dira, hurrenez hurren.

Bitartean, urduliztarrak bere ezkerreko sorbalda osatzen segitzen du. Atzoko entrenamenduan, lehenengo ataleko proba denak egin zituen, baina ez zuen parte hartu Valverdek agindutako partidatxoetan. Horren ordez, Jose Antonio Pozancogaz aritu zen, lasterketan eta baloiagaz ariketetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun