Zapatuan kirol-jaialdia egingo du Basakickek

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 16a, 17:00

Basakick borroka-klubak antolatu du Urduliz Arena goiburuko boxeo- eta kickboxing-jaialdia; zapatuan izango da, hilaren 18an, 20:00etatik aurrera. Hamabi borrokaldi izango dira Urdulizko Iparralde kiroldegian, horietako lau kickboxingean; gainontzekoak, boxeoan.

Emakumeen arteko boxeo-saio bakarra izango da, Izarrak klubeko Uxuri Arebaloren eta Urkabeko Paula Udaetaren artekoa. Kickboxingean, saio nagusia izango da Wesley Berriozabal de Jesusen eta Raul Castedoren artekoa, 70 kiloz azpikoan. Sarrerak aurretik eros daitezke 12 euroan; leihatilan, egunean bertan, 15 euroan.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun