Ekonomia  Urduliz  Uribe Kosta 2018-05-14 16:26

Urdulizko ospitalean langile gehiago kontratatzeko eskatu dute sindikatuek

Urdulizko ospitalean langile gehiago kontratatzeko eskatu dute sindikatuek

Urdulizko ordezkaritza sindikalak elkarretaratzea egin du gaur goizean, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalean. Jon Darpón sailburuaren bisitagaz batera atera dira kalera, langile-falta salatu eta kontratazio gehiago eskatzeko.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2018-05-14 14:38

Urdulizko ospitaleak beste sei ebakuntza-gela estreinatuko ditu ekainaren 4an

Urdulizko ospitaleak beste sei ebakuntza-gela estreinatuko ditu ekainaren 4an

Jon Darpón Osasun sailburuak aurkeztu ditu gaur goizean Urdulizko ospitaleko sei operazio-gela berriak; ekainaren 4tik aurrera hasiko dira martxan. Hala, laukoiztu egingo da ebakuntzak egiteko aukera.

  Jendartea  Urduliz 2018-05-08 14:34

Inola emakume-elkarteak Kantabriarako bidaia antolatu du

Inola emakume-elkarteak Kantabriarako bidaia antolatu du

Urdulizko Inola emakumeen kultur elkarteak Kantabriako Santillana del Mar herrira joateko bidaia antolatu du, maiatzaren 26rako; Altamirako haitzulo eta museoa ezagutzeko txangoa izango da, hain zuzen ere.

  Kultura  Urduliz 2018-05-02 14:42

Urdulizko Andra Mari jaietarako lehiaketa bi ipini dituzte martxan

Urdulizko Andra Mari jaietarako lehiaketa bi ipini dituzte martxan

Udako festak iragarriko dituen kartela eta herriko musika-taldeak edo bakarlariak hautatzeko deialdi bana egin dute Urdulizko Kultur Etxeak eta Urdulizko jai-batzordeak.

  Kirolak  Urduliz 2018-05-02 16:36

Urduliz Futbol Taldea jokalari berriak probatzen hasiko da

Urduliz Futbol Taldea jokalari berriak probatzen hasiko da

Daborduko, 2018-19 denboraldia prestatzeari ekin dio Urdulizko Futbol Taldeak. Klubak ateak zabaldu dizkie balizko jokalari berriei, eta 2000tik 2012ra bitartean jaiotako umeak zein gazteak deitu ditu, Iparralde futbol-zelaira joan eta entrenatzen has daitezen. Gaur arrastian hasiko dira gazteenak.

  Kultura  Urduliz 2018-04-20 18:10

Emakumeen ezkutupeko errealitatea kontatu dute Urdulizen, ahanzturan gera ez dadin

Iñigo Fernandez de Martikorena

Emakumeen ezkutupeko errealitatea kontatu dute Urdulizen, ahanzturan gera ez dadin

Herri erdiaren memoria kolektiboa plazaratu du Urdulizko Udalak: "Emakumeen bistaratzea eta aitortza Urdulizko historian" liburua. Bertoko emakumeen XX. mendeko bizitzaren berri eman du Amaia Herrerok, 1928 eta 1981 bitartean jaiotako 37 andreren lekukotasunetan oinarrituta.

  Kultura  Plentzia  Urduliz  Uribe Kosta 2018-04-13 14:52

Frankismoan zabaldutako zaurien gainean berba egingo dute arrastian Urdulizen

Frankismoan zabaldutako zaurien gainean berba egingo dute arrastian Urdulizen

Alazne Díez Muñiz antropologo plentziarrak aurkeztuko du "La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo" (Itxi gabeko zauria. Gerra Zibila eta frankismoa) bere liburua gaur arrastian Urdulizko kultur etxean, 18:00etan.

  Kirolak  Urduliz 2018-04-05 19:31

Hamargarren Txiri-txiri martxa egingo dute urduliztarrek zapatuan

Hamargarren Txiri-txiri martxa egingo dute urduliztarrek zapatuan

Zapatu honetan, apirilaren 7an, egingo dute Urdulizko Txiri-txiri martxa edo ibilbide osasuntsua. Oraingo aldia berezia izango da: alde batetik, hamargarren edizioa izango delako eta, bestetik, laugarren urteurrena beteko duelako ekimenak.

  Kirolak  Getxo  Urduliz  Uribe Kosta 2018-03-23 11:03

Urdulizek gorazarre egin die Gaztediko bertoko tiralariei

Urdulizek gorazarre egin die Gaztediko bertoko tiralariei

Urdulizko Udalak omenaldia egin zien atzo iluntzean Gaztedi sokatira-taldeagaz munduko txapelketan dominaren bat lortu duten lau urduliztarrei. Hala, Ainhoa Ortega, Aitor Zabala eta Aitor Ugarte urduliztarrek eta Urdulizen bizi den Itziar Ansoleaga algortarrak Javier Bilbao alkatearen goraipamen-berbak jaso zituzten, egindako balentriagatik.

  Kirolak  Urduliz 2018-03-22 17:01

Gaztediko tiralariei harrera egingo diete Urdulizen

Gaztediko tiralariei harrera egingo diete Urdulizen

Urdulizko Udalak omenaldia egingo die gaur iluntzean Gaztedi sokatira-taldeagaz munduko txapelketan dominaren bat lortu duten lau urduliztarrei. Ekimena 19:00etan izango da, kultur etxeko areto nagusian.

  Politika  Erandio  Getxo  Leioa  Plentzia  Urduliz  Uribe Kosta 2018-03-21 18:35

Etxeraten zozketak 14 sari utzi ditu Uribe Kostan

Etxeraten zozketak 14 sari utzi ditu Uribe Kostan

Kinkearen lehenbiziko promozioaren zozketa egin du gaur Etxerat elkarteak. 20.000 euroko sari nagusia Larrabetzura joan da, 9.119 zenbakiari esker. Uribe Kostan 14 sari suertatu dira, eta 8.000 euro utzi dituzte Erandion, Getxon, Leioan, Plentzian eta Urdulizen.

  Jendartea  Urduliz 2018-03-12 13:44

Urdulizen aparkaleku berriak eraiki dituzte Elortzan

Urdulizen aparkaleku berriak eraiki dituzte Elortzan

Aparkaleku publiko berria ipini dute Elortza eskolako atzealdean. Parkingean 24 leku daude eta, gainera,  motorrentzako hainbat toki ere badago.

  Jendartea  Urduliz 2018-02-09 13:46

Ekologistek bertoko zuhaitzak landatuko dituzte Urdulizen

Ekologistek bertoko zuhaitzak landatuko dituzte Urdulizen

Ekologistak Martxan, Ingurumenaren Aldeko Boluntarioen Sarea eta Basauriko Dorretxe Sagarrak taldeek auzolana deitu dute datorren otsailaren 18an, Urdulizen.

  Kultura  Urduliz 2018-02-04 10:00

Marta Zelaia Aranbaltza: "Ikusleei denbora zelan igarotzen den hausnarrarazi gura nieke"

Kepa Ugarte Martiarena

Marta Zelaia Aranbaltza: "Ikusleei denbora zelan igarotzen den hausnarrarazi  gura nieke"

Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.

  Kirolak  Urduliz 2018-01-26 13:42

Finalerdietarako txartela jokatuko dute gaur Urdulizen

Finalerdietarako txartela jokatuko dute gaur Urdulizen

Altuna III.ak eta Martijak ala Elezkano II.ak eta Rezustak. Bikote biak Aspe enpresakoak izan arren, bakarrak irabaz dezake gaur gauean, barikuan, Urdulizko Iparralde frontoian.

  Kultura  Urduliz  Uribe Kosta 2018-01-17 13:32

Marta Zelaia artista urduliztarrak zabaldu du Barriek foru-programa

Marta Zelaia artista urduliztarrak zabaldu du Barriek foru-programa

Atzo, martitzena, estreinatu zuen Marta Zelaia Aranbaltza artista urduliztarrak "Sokatira" erakusketa, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Gaur goizean, bertan aurkeztu dute Barriek 2018 lan plastikoen eta bisualen erakusketa-zikloa. Zelaiaren obraz gainera, beste bost artista bizkaitarrarenaz ere gozatu ahal izango da.

  Kirolak  Urduliz 2017-12-20 18:39

Eskola-kiroleko entrenamendu denak bertan behera utzi ditu Urduliz Futbol Taldeak

Eskola-kiroleko entrenamendu denak bertan behera utzi ditu Urduliz Futbol Taldeak

Iparralde futbol-zelaiko "eskola-futboleko entrenamendu denak bertan behera geratu dira", Urduliz Futbol Taldeko Zuzendaritzak gaur jakinarazi duenez. Izan ere, abuztutik ur bero barik daude, ondoko obrak direla eta. Udalari eta lanen arduradunei behingoz konponbide bat ipintzeko eskatu diete.

Gurutzeta eta Basurtu ospitaleetako umeei bisita egin diete Athleticeko jokalariek

  Kirolak  Getxo  Urduliz  Uribe Kosta

Gurutzeta eta Basurtu ospitaleetako umeei bisita egin diete Athleticeko jokalariek

Basurtuko ospitalean dauden neska-mutilei poztasuna eroan zieten atzo Andrea Sierra Athleticeko atzelari eta Bizkerreko jokalari ohiak eta Ager Aketxe erdilari itzubaltzetarrak, data hauetan ohikoa den legez. Sabin Merino Athleticeko aurrelari urduliztarra, ostera, Gurutzetan izan zen, bertako ume gaixoei irribarreren bat ateratzen.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2017-12-18 13:51

Inauguratu egin dute Urdulizko ospitaleko ospitalizaziogunea

Inauguratu egin dute Urdulizko ospitaleko ospitalizaziogunea

Urdulizko ospitalean izan da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaur goizean; ospitalizazio-zerbitzurako eraikina inauguratu du, Javier Bilbao Urdulizko alkateak lagunduta. Bihar zabalduko dute zerbitzu berria.

  Politika 2017-12-13 16:56

Javi Gallaga eta Gorka Martinez, kalera!

Erabiltzailearen aurpegia SORTERRIRA

Javi Gallaga eta Gorka Martinez behingoz KALERA! Abenduaren 1ean, Javi Gallaga algortarrak eta Gorka Martinez urduliztarrak 20 urte espetxean daramatzatela salatzeko batu ginen. Manifestazioan zehar, horien askatasuna aldarrikatzeaz gainera, Ibon Iparragirre preso ondarrutarra ere gogoan izan zuten. Hona hemen laburpen bideoa.

Nabarmenak

Zorion agurrak