mar 27 Urduliz
Atzo, martxoak 26, Mecaner ixteko EEEaren prozesuko mahai negoziatzailearen hirugarren bilera egin zen. Bertan, enpresa-batzordearen gehiengoak adierazi du Mecanerren "etorkizunaz hitz egin beharra dagoela eta ez bere itxieraz", jarduera industriala eta enpleguari eustea bermatzeko. Hala, gizarte eta eragile sozial, politiko eta komunikabideakaz partekatu dute egin duten trantsizio ekosozialerako plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.
mar 26 Urduliz
Urdulizko udalekuak 3-12 urte tarteko umeentzako izango dira, eta bi txandatan banatuta egongo dira: ekainaren 24tik uztailaren 5era, eta uztailaren 8tik uztailaren 19ra. Ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da, betiere zaintza 08:00era eginez. Udalekuetan izena emateko epea apirilaren 2tik 14ra izango da. Informazio gehiago euskera1@uribekosta.eus helbidean edota 688 654 773 zenbakian.