Kirolak  Urduliz 2017-02-16 17:00

Zapatuan kirol-jaialdia egingo du Basakickek

Basakick borroka-klubak antolatu du Urduliz Arena goiburuko boxeo- eta kickboxing-jaialdia; zapatuan izango da, hilaren 18an, 20:00etatik aurrera. Hamabi borrokaldi izango dira Urdulizko Iparralde kiroldegian, horietako lau kickboxingean; gainontzekoak, boxeoan.

  Politika  Barrika  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-02-11 13:50

"Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", galdetuko dute maiatzaren 7an

"Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", galdetuko dute maiatzaren 7an

Maiatzaren 7an Uribe Kostako hainbat herrik egingo duten herri-galdeketaren itauna hau da: "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", horrela ezagutarazi du Sopelan, gaur eguerdian, Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Uribe Kostako Ados taldeak.

  Kirolak  Urduliz 2017-02-10 16:55

Binakakoa Urdulizen jokatuko dute gaur

Binakakoa Urdulizen jokatuko dute gaur

Dema garrantzitsua izango da gaur Urdulizen. 22:00etatik aurrera, Olaizola II.a-Untoriak eta Bengoetxea VI.a-Larunbek binakako txapelketako ligaxkako 11. jardunaldiko lehen partida jokatuko dute Iparralde frontoian. Bikote biak berdinduta heldu dira hitzordura, bosna puntugaz.

  Politika  Barrika  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-02-10 12:32

Uribe Kostako herri-galdeketarako galdera aurkeztuko du Ados taldeak

Uribe Kostako herri-galdeketarako galdera aurkeztuko du Ados taldeak

Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Ados taldeak Uribe Kostako galdeketan egingo duen itauna zein izango den jakinaraziko du zapatuan, hilaren 11n, Sopelako udaletxeko plazan, 12:30etik aurrera. Ados taldeak maiatzaren 7an egingo du herri-galdeketa, horrenbestez, orduan erantzun beharreko galdera zein izango den ezagutaraziko dute, zapatu honetan, jai giroan. Izan ere, bertsoak, euskal dantzak, kantak eta pandero-joleak ibiliko dira giroa alaitzen; 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute Ander Deuna ikastolan.

Lointek taldea prest dago denboraldia abiatzeko

  Kirolak  Sopela  Urduliz

Lointek taldea prest dago denboraldia abiatzeko

Lointek txirrindularitza-taldea aurkeztu zuten joan den barikuan Sopelako Kurtzio kultur etxean. Taldeak Belgikan hasiko du denboraldia, otsailaren amaieran. Italiako Giroa, Flandriako Tourra eta Fleche Wallone lasterketetan parte hartzera gonbidatzea eskatu dute.

  Iritzia 2017-02-07 13:06

Urdulizko ospitalea: erdi publikoa goizez, pribatua arratsaldez, eta diseinuzko arazo larriekin

Erabiltzailearen aurpegia LAB

Urdulizko ospitalea: erdi publikoa goizez, pribatua arratsaldez, eta diseinuzko arazo larriekin

Osakidetzaren webgunean jasota dagoen bezala, "Osatek Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da. 1992. jaio zen, eta sozio bakarra Osakidetza da”. Horrek esan nahi du Osateken kapitala publikoa dela eta gestioa, pribatua. Are gehiago. Estatutuak birpasatzen baditugu 21. puntuak mozkin-banaketa artikulatzen du.

  Kirolak 2017-01-20 12:17

Erizaindegiaren gaitza

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Aurtengo denboraldian inoiz baino arazo gehiago izan dituzte zuri-gorriek lesioekin. Denboraldi nahiko zaila izaten ari da aurtengoa Athleticen zerbitzu-medikuentzat, izan ere, jokalari asko lesionatu dira daramagun tartean eta badirudi gaitzak ez duela eteten. Horiek horrela, Sabin Merinoren galera talde bilbotarrak aurten sufritu duen hamaikagarren arazo fisikoa da. Urdulizko aurrelariari, pubalgia baten ondorioz, ebakuntza egin beharko […]

  Jendartea  Urduliz 2017-01-18 19:38

Sute batek autokarabana bi kiskali ditu Urdulizen

Sute batek autokarabana bi kiskali ditu Urdulizen

Autokarabana bi erre ziren atzo Urdulizko Elortza kalean, aparkatuta zeudela. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ibilgailuek su hartu zuten 22:40ak aldera, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du sutea zelan piztu zen argitzeko. Ez zen inor zauritu.

  Jendartea  Urduliz 2017-01-10 10:00

Txernobylgo umeei harrera egiteko bilera izango da Urdulizen barikuan

Txernobylgo umeei harrera egiteko bilera izango da Urdulizen barikuan

Datorren barikuan, urtarrilaren 13an, Urdulizko kultur etxeak hartuko du Txernobylgo (Ukrania) umeei harrera egiteko batzar informatibo bat, 18:30ean. Saioa Errusiako eta Bielorrusiako umeen harrerarako Bikarte elkarte ongileak antolatu du.

  Kirolak  Berango  Urduliz  Uribe Kosta 2017-01-05 18:30

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Etzi, zapatuan, elikagai-bilketa egingo dute Urdulizko Iparralde kiroldegian, 09:00etatik 15:00etara, "egoera txarrenean daudenei laguntzeko". Urteroko hitzordua da Urduliz Eskubaloi Taldea, Berango Eskubaloia eta Uribe Eskubaloi Eskola antolatzaileentzat; aurten helburu biribila ipini diote erronkari: tona bat elikagai lortzea. Iaz kopuru hori hori lortzetik oso gertu geratu ziren.

  Kultura  Urduliz 2016-12-19 17:57

"O Peio, Peio" kantaren bertsio berria, Kherauren Olentzero-oparia

Kherau musika-talde bizkaitarrak "O Peio, Peio" herri-abestiaren bertsio berria egin du, sehaska-kanta bihurtuz. Taldeak aitortu duenez, "beti izan dugu gustuko kanta zahar hau. Jatorrizko bertsioan, neskato batek behin eta berriro eskatzen dio baimena Peiori oheratzeko. Peiok ostera, geroz eta eginbehar gehiago agintzen dizkio oheratu ahal izan baino lehen. Zerbait garaikideago egin guran, bestelako ukitua eman diegu musika eta testuari sehaska-kanta bihurtu arte".

  Kirolak  Leioa  Urduliz 2016-12-01 12:00

Gabonetako futbol-campusak izango dira Leioan eta Urdulizen

Gabonetako futbol-campusak izango dira Leioan eta Urdulizen

Gabonetan, Uribe Kostako neska-mutilek hainbat aukera izango dituzte futbolaz gozatzeko. Besteak beste, Urdulizko Sabin Merino eta Leioako Iñaki Saez campusetarako izen-ematea zabalik dago daborduko, 2003. eta 2011. urteen bitartean jaiotako neska-mutilentzat.

  Kultura 2016-12-01 11:46

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Ostiralean Sopelan 20:00etan frontoitik hasita, Maddalen Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariak arituko dira Gibelurdinek musika taldearekin batera. Larunbatean Urdulizen 13:00ean Txiberri tabernatik hasita, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak izango ditugu eta haiekin Koldo eta Unai Etxebarria aita-semeak trikitixa eta panderoarekin.

  Kultura  Urduliz  Uribe Kosta 2016-11-30 12:23

Ahalduntzearen aldeko mezuak izan dira nagusi 2016ko Beldur Barik lehiaketan

Ahalduntzearen aldeko mezuak izan dira nagusi 2016ko Beldur Barik lehiaketan

Ondarroatik bidalitako "Mi meta" lanak irabazi du Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehen kategoria (12 eta 17 urte). Bigarren kategorian, berriz, Eibarretik igorritako "Batu+Gaitezen" bideoa gailendu da. Herriaren sariari dagokionez, "Dale Candela!" lanak jaso ditu boto gehien Beldurbarik.org webgunean egindako bozketan. Sari banaketa joan den zapatuan izan zen, azaroaren 26an, Urdulizen egindako Beldur Barik Topaketan. Arrasti osoan zehar, bertaratutako gazteek zenbait ikuskizunez eta tailerrez gozatu ahal izan zuten.

  Kultura  Urduliz 2016-11-27 10:00

Euskara nazioarteko hizkuntza dela gogoraraziko dute eguaztenean Urdulizen

Euskara nazioarteko hizkuntza dela gogoraraziko dute eguaztenean Urdulizen

Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta, eguazten honetan, hilak 30, "Euskara munduan. Besteen ahotan" dokumentala proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean, 19:00etan. Lan hori Iñigo Asensio zuzendari tolosarrak sortu zuen iaz. Bertan, mundu zabaleko hiru kontinentetako hainbat herrialdetako atzerritarren lekukotasuna emango digute, sortzez hain urrutikoak diren euskal hiztunak gure hizkuntza ikastera zerk bultzatu dituen jakiteko asmoz.

  Politika  Berango  Urduliz 2016-11-23 17:44

Beldur Barik 2016 kanpaina aurkeztu dute gaur Berangon

Beldur Barik 2016 kanpaina aurkeztu dute gaur Berangon

Aurtengo Beldur Barik Topaketa Urduliz egingo dute zapatuan, hilaren 26an. Horretan, ikus-entzunezko lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Edizio honetan 341 lan aurkeztu dituzte.

  Kirolak  Urduliz 2016-11-18 18:21

Iker Casado: "Nire helburua partida bakoitza irabaztea da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Iker Casado: "Nire helburua partida bakoitza irabaztea da"

Iker Casado Zaballa da Urduliz futbol-taldearen entrenatzaile berria, Ohorezko Mailan.

  Kirolak  Urduliz 2016-11-18 13:16

Txiri-txiri martxa egingo dute domekan, Urdulizen

Txiri-txiri martxa egingo dute domekan, Urdulizen

Joan den azaroaren 6an egitea aurreikusi bazuten ere, azkenean hilaren 20an, domekan, egingo dute Urdulizko Txiri-txiri martxa edo ibilbide osasuntsua. Aurtongoa zazpigarren edizioa izango da. Horretarako hitzordua goizeko 10:00etan ipini dute, Elortza plazan, udaletxearen aurrean hain zuzen ere. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Urduliztik atera barik, ibilalditxo lasaia eta osasungarria egingo dute.

Dozenaka gizon-emakumek parte hartu dute Uribe Kostako Emakumeen Topaketan

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta

Dozenaka gizon-emakumek parte hartu dute Uribe Kostako Emakumeen Topaketan

Joan den zapatuan, hilaren 12an, Uribe Kostako Emakumeen Topaketa egin zuten Urdulizen, Inola elkartearen egoitzan. Aurtengoa zortzigarrena izan da, "Elkarrekin boteretsuak gara" lemapean.

  Jendartea  Urduliz 2016-11-14 10:53

Etxebizitza tasatuen zozketan izen-ematea zabalik dago Urdulizen

Etxebizitza tasatuen zozketan izen-ematea zabalik dago Urdulizen

Urdulizko Udalak etxebizitzak eskatzen dituzten gizon-emakumeen udal-erregistroan izena emateko epea zabaldu zuen joan den azaroaren 4an. Arduradunek jakinarazi dutenez, erregistro horretan izena ematea beharrezkoa da kiroldegiaren ondoan eraikiko dituzten etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko.

Nabarmenak

Zorion agurrak