Denboralea Uribe Kostan

Alerta laranja olatu handiengatik

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 29a, 12:06

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du gaur 21:00etatik aurrera itsasaldeko arriskuengatik. Izan ere, ohartarazi dutenez, baliteke olatuek 7 metroko altuerara iristea. Hala ere, kostaldean ez da espero aurreko denboraleetan bezala jazotako ondorioak eragitea, oraingoak marea hilegaz bat egingo baitu. Alerta laranjari bihar, urtarrilak 30, gauerdian emango diote amaiera.

Gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak denboralea denean herritarrei egiten dizkien gomendioak, ondorio txarrak saihesteko eta ahal beste murrizteko, honako hauek dira: kostaldeko arriskuko uneetan agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak bete behar dira; hondartzetatik eta olatuen eragina jasan dezaketen bestelako guneetatik ere aldendu; ez erabili itsasontzirik eta egiaztatu ondo amarratuta daudela. Ez egin inola ere uretako kirolik; ez sartu itsasora ezertarako; urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak) eta ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman egin zaitzake.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun