Martxoak 8 Uribe Kostan

“Zer deritzozu martxoaren 8ari” erakusketa, Faduran

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 10a, 17:38
Erakusketan ikus daitezkeen lanetako bat. © GETXOKO UDALA.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Getxoko Berritzeguneak erakusketa bat antolatu du egun hori ospatzeko: "Zer deritzozu martxoaren 8ari" izenekoa. Erakusketa horretan, Uribe Kosta eskualdeko 15 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte. Argazki, bideo, collage eta beste lan batzuk biltzen ditu erakusketak, guztiak ikasleek egindakoak; bihartik, barikutik, aurrera ikusgai egongo da Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi-aretoan.

Getxoko zazpi ikastetxe dira erakusketaren prestaketan parte hartu dutenen artean: Larrañazubi, Juan Bautista Zabala, Zubilleta eta Andra Mari eskolak; Gobela eta San Nikolas ikastolak; eta Aixerrota Institutua.

Erakutsiko diren lanetan ikasleek martxoaren 8az duten iritzia islatu dute, hainbat euskarri erabiliz. Erakusketa hurrengo barikura arte, martxoak 18, bisitatu daiteke, Fadurako instalazioak zabalik dauden ordutegiaren barruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun