Bigarren eskuko azoka egingo dute zapatuan Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 13a, 11:57
Aukera On bigarren eskuko azokaren artxiboko irudia, Sopelako Jauregizar plazan. © URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA

Zapatuan, maiatzak 14, bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute Urdulizko Antsonekoa plazan. Euria izatekotan, Elortza ikastetxean izango litzateke merkatua, Aita Gotzon kaleko 8. zenbakian. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Ekogunek antolatutako Aukera On izeneko merkatua goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da irekita, bigarren eskuko edozer gauza erosteko edo truke egiteko. Denera, 40 postuk osatuko dute azoka. Hurrengo hitzordua Armintzan izango da, ekainaren 11n.

Aukera On merkatuaren helburuak dira, batetik, berrerabilpena sustatzea, eta, bestetik, zaramara ez botatzea beste batzuek erabiltzen jarrai ditzaketen produktuak.

Armintzarako izen-ematea

Ekainaren 11n Armintzan saltoki edo truke-postu bat eduki gura dutenek maiatzaren 24ra arte izango dute eskaera egiteko aukera. Eskaera adinez nagusiek egin dezakete, eta lehentasuna izango dira Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako pertsonek. Antolatzaileek azaldu dutenez, ezin izango da ondoko ezer aurkeztu: artikulu berriak, stock-ekoak, eskulanak, animaliak, ezta elikagaiak ere.

Argibide gehiagorako, izen-emate fitxa eta arautegia begira daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun