Uribe Kostako Berbalagunek piragua irteera egingo dute hilaren 18an

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 8a, 12:17
Mutil bat piragua batean. © KOSTALDEA.EU

Uribe Kostako Berbalagunek piragua irteera egingo dute hilaren 18an, zapatuan. Hitzordua goizeko 10:00etan jarri dute, Gorlizko Aterpetxean (Itsasbide 58, Gorliz). Ondoren, itsasoratu eta Kontrabandisten kalara arte egingo dute zeharkaldia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plaza mugatuak dira; hortaz, interesatuek mezu bat bidali beharko dute lehenbailehen ukberbalagun@gmail.com helbidera norberaren izen-abizenak azalduz, edo deitu telefonoz: 688 899 868. Izena emateko azken eguna hilaren 13a izango da, astelehena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun