Santanderreko badia ezagutzera joango dira barrikoztarrak

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 12a, 12:28

"Irteera herrikoia" antolatu du Barrikako Udal Kultur Guneak. Santanderreko Badia ezagutzeko txangoa prestatu dute uztailaren 20rako, eguaztena. Barrikoztarrei eta inguruko herrietakoei begirako ekimena da, eta izen-ematea zabalik dago (leku-kopurua mugatua da).

Uztailaren 15era arte izena eman daiteke Santanderreko badia ezagutzeko herri-irteeran. Txangoa uztailaren 20an izango da, eta goizeko 09:00etan irtengo da autobusa Barrikatik. 11:30ean "Badia aberasten duten altxorrak" ibilbidea egingo dute, itsasontziz; Mouro eta Santa Marina irlak, Mierako itsasadarra eta Puntaleko Dunak bisitatuko dituzte. 12:00etan izango da hamaiketakoa, itsasontzian bertan; ostean, Santanderretik ibilaldia egingo dute. Ajon izango da bazkaria eta 17:00ak aldera abituko dira Barrikarantz; bidean, Castro-Urdialesen geldialdia ere egingo dute.

Txangoaren prezioak honakoak dira: 25 euro, Barrikan erroldatuta daudenentzat; 30 euro, gainontzekoentzat. Izena emateko: Udal kultur gunera bertaratuz (Udaletxeko bidea, 2); 946 7755 163 telefono zenbakira deituz; liburutegia@barrika.net helbidera mezu bat idatziz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun