Gorliz eta Plentzian abiatu du Etxeratek hondartzetako kanpaina

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 1a, 12:37
Plentziako zubian elkartu ziren preso politikoen senideak. © ETXERAT

Gorliz eta Plentziako hondartzetan abiatu zuen atzo, domeka, Etxeratek udan, dispertsioa salatuz, hondartzetan egiten duen ekimen sorta. Datorren astean jarraituko dute jarduerakaz.

Azken 5, 10, 20 edo 27 urtetako egoera bera pairatzen dutela salatu zuten atzo preso politikoen senideek; "salbuespen politika baten ondorioak pairatzen jarraitzen dugu", adierazi zutenez. "Gure borondatez egiten ez ditugun bidaia batzuetan gure bizitza arriskuan jartzen dugu", gogoratu zuten, eta, hori, "mendeku" politika baten ondorio dela gaineratu zuten.

"Salbuespeneko politika bat da dispertsioa, ia hiru hamarkada dituen anomalia bat", azpimarratu zuten. Horregatik, euskal jendartea ez dela normaltasunean bizi azaldu zuten: "Egungo kartzela politikaren arduradunek, bere mantentzearen aldekoek, eskubide hori debekatu diote".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun